Esparru publikoen okupazioak, kale itxierak eta ur mozketa bat iragarri dituzte biharko

uriola.eus 2016ko aza. 14a, 07:00

Udalak jakitera eman duenez, bihar, azaroak 15, esparru publikoa okupatuko dute Zumarraga kalean, Kobeta Mendian, Uriortu kalean, San Balentin Berriotxoa kalean eta Uretamendi auzoan. Gainera, errei bat itxiko dute Montevideo etorbidean eta Zumaia kalean; eta ura moztuko dute Felipe Serrate kalean eta Ventosa bidean.

Biharko 23:00etatik, biharamuneko 06:00etara bitartean, gutxi gorabehera, zirkulazioa moztu eta aparkalekuak okupatuko dituzte Zumarraga kalean, 2. eta 6. zenbakien artean. Gorabehera hau dela eta, Iziar Maisuaren kalea ere itxiko dute. Okupatuko diren aparkalekuetan hesiak jarriko dituzte aurretiaz.

Galdara bat estalkira igotzeko okupatuko da esparru publikoa.

Bestalde, bihartik abenduaren 23ra arte, galtzada, espaloia eta aparkalekuak okupatuko dira Kobeta Mendiaren eta Kobetabidearen bidegurutzean. Okupatuko den gunean hesiak jarriko dituzte aurretiaz; ibilgailuen zirkulazioa baimenduko dute; eta bidea etengabe egongo da libre oinezkoentzat.

Pasabide goratua egiteko okupatuko da espazio publikoa.

Gainera, bihar hasi eta hilabetez, espaloia, galtzada eta aparkalekuak okupatuko dira Uriortu kalean, 30. zenbakiaren parean. Ibilgailuek zirkulatu ahal izango dute; bidea libre egongo da etengabe oinezkoentzat; eta okupatuko diren aparkalekuetan hesiak jarriko dituzte aurretiaz.

Kasu honetan ere, pasabide goratua egiteko okupatuko da esparru publikoa.

Era berean, bihartik hasita bi astez, Montevideo etorbideko errei bat itxiko da, Zorrotza-Bilboranzkoa, 20. eta 121. zenbakien artean. Ibilgailuak txandaka pasatuko dira seinalisten bidez eta beraz, ez da ibilgailuen zirkulazioa etengo.

Errepideko sastrakak kentzeko okupatuko da esparru publikoa.

Bihartik hilaren 30era arte ere, aparkalekuak eta espaloia okupatuko dira San Balentin Berriotxoa kalean. Oinezkoek igarobidea libre izango dute une oro eta okupatuko diren gunean aurretiaz hesiak jarriko dituzte.

Lurra aztertzeko zundaketarako okupatuko dute espazio publikoa.

Bestalde ere, bihartik azaroaren 23ra arte, aparkalekuak eta espaloia okupatuko dira Uretamendi auzoan, 2 eta 8. zenbakien artean. Oinezkoek igarobidea libre izango dute etengabe eta okupatuko diren gunean hesiak jarriko dituzte aurretiaz.

Baranda bat jartzeko eta hormak pintatzeko okupatuko da espazio publikoa. 

Bukatzeko, bihartik ostegunera, 09:00etatik 18:00etara bitartean, gutxi gorabehera, ibilgailuen zirkulaziorako itxiko dute Zumaia kalea, Alberka Doktorearen eta Zurbaran kaleen artean. Ordezko bideak Zumalakarregi etorbidea, Marice Ravel etorbidea eta Zumaia kalea izango dira. Alberka Doktorearen kaleko garajeetara sartu-irtenak Guridi Musikariaren plazatik egingo dira, seinalisten bidez. Landetabideko garajeetara Zumaia kaleko 11ko atzeko aldetik joan beharko da.

Bidea fresatzeko, asfaltatzeko eta pintatzeko eta horniketa eta argien sareetako konexio-lanak egiteko itxiko da kalea.

Ur mozketa

Bihar ere uraren hornidura zerbitzua etengo dute 16:00etatik 19:00etara bitartean, gutxi gorabehera, Felipe Serrate kaleko 2. zenbakian eta Ventosa bideko 34an. 

Lurpeko edukiontzi bat jartzeko moztuko dute ura.