Santa Zezilia egunean, 30 bat musika irakasle xendra berean

bertonaldizkaria 2016ko aza. 16a, 09:00

Udal Musika Eskolako irakasleek Santa Zezilia omenduko dute gaur, hilak 16, Xendra izeneko kontzertuarekin. Obra ezagunez osaturiko programa zabala eskainiko dute Santa Zezilia, musikaren zaindariaren egunean. 

Xendrak lelopean obra oso ezagunez osaturiko programa zabal eta era askotarikoa eskainiko da, besteak beste: Piotr Chaikovskiren Loti Ederra balletaren Balsa, James Taylorren Your Smiling Face, Georg Philipp Telemannen Duetoa, Leonard Bernsteinen Elegy for Mippy I, Bill Haley & His Cometsen Rock Around the Clock, Eugène Bozzaren Burlesque, Percy Graingerren Molly on the Shore, The Beatlesen Julia, Lake & Palmerren The Sheriff, Henry Purcellen Three parts upon a ground eta Andrea Falconieriren Ciaccona.

Kontzertuan honako irakasleek hartuko dute parte: Gorka Aginaga (teklatua), Jasone Akizu (txistua), Mikel Albistur (oboea eta adar ingelesa), Loreto Alfonso (biola), Sergio Alonso (klarinetea), Martin Ariztimuño (gaita), Joseba Bustamante (saxofoi tenorra), Leire de Diego (klabea), Natalia de Miota (biolina), Claudia Diez (biolontxeloa), Iñigo Eskubi (gitarra), Txubio Fdez de Jauregi (baxua eta kontrabaxua), Alvaro Garcia (gitarra), Asier Gonzalez (perkusioa), Carlos Gonzalez (biolina), Goio Gutierrez (teklatua), Pedro Hidalgo (gitarra), Gorka Irurtia (txistua), Patxi Laborda (dantzaria), Oihana Landa (flauta), Marijo Lopez (dantzaria), Javi Navascues (biolina), Juanlu Novo (tronboia), Jordi Ripoll (fagota), Gaizka Salazar (perkusioa eta bateria), Ibon San Vicente (tronpeta) eta Pilar Zaballa (tronpa).

Bideo baten bitartez zabaldu du Bilbao Musika Eskolak urtero eskolako hainbat irakaslek eman ohi duten kontzertuaren berri. Emanaldiaren gaia 'Xendrak-Sendero' izanik, xendra edo bidexka batean kokatu dituzte hainbat musikari.

Hitzordua gaur, azaroak 16, izango da, 19:00etan, Campos Eliseos antzokian. Sarrera doakoa bada ere, aurretik eskuratu behar da antzokiko txarteldegian bertan.

 

Ikasturte berria

2016-2017 ikasturtean, Bilbao Musikako 52 irakaslek eskolak emango dizkiete 7 eta 82 urte tarteko 1.750 ikasle ingururi, eskaintza anitz eta zabal baten bidez. Ikasle gehienak Galera eraikineko ikasgeletan, baina Txurdinagako Pio Baroja, Indautxuko Felix Serrano, Campo Volantineko Epaltzaren Alarguna eta Deustuko herri ikastetxeetan ere eskola-ordutegiz kanpoko musika-eskolak ematen dira.

www.bilbaomusika.net