Estereotipoetatik ihesi

Argazkiak: @bilbozaharra

Bilbo Zaharra euskaltegiak ikasturteko lehen hiruhilekoan estereotipoetatik ihes egiten duten ekarpenak biltzea erabaki du Euskaltzaindiako areto nagusian antolatu ohi duen forumean. Koldo Izagirre, Ur Apalategi eta Aingeru Epaltzaren sotean, gaur, Jabier Kaltzakorta eta Maddi Oihenarten txanda izango da. 

Koldo Izagirre idazle, itzultzaile eta gidoilariak eman dio hasiera forumari, 'Euskara akabatzeko euskal metodo batzuk' izeneko hitzaldiarekin. Atzo 'Iparra/Hegoa. Erdigunea/Periferia' bikoteak izan ziuzten hizketagai Ur Apalategiordi irakasle eta idazleak eta Aingeru Epaltza kazetari eta idazleak. 

Hirugarren eta azken saioa Maddi Oihenart abeslari zuberotarrak eta Jabier Kaltzakorta irakasle eta idazleak eskainiko dute gaur, hilak 16; Kantuz izeneko emanaldia, hain zuzen ere. Hiztordua 19:00etan haisko da, Euskaltzaindiak Plaza Barrian duen egoitzako areto nagusian. 

bilbozaharra.eus/forum-azaroa