ZAWPeko Garabian,
Iparralde Zikloa bukatzeko, abenduaren 3an Iparralde gaualdia antolatuko dugu ZAWPen. Paco bakarlari baxe-nafarrak grabatzen ari den diska aurkeztuko digu. Horren ostean Begiz Begi post-rock-talde lapurtarrak joko du eta atera berri duten 'Hatsa' (Baga biga, 2016) disko berria aurkeztuko digu 2015eko Banden Lehia irabazi zuen taldeak. Musikarekin batera, Larresoroko Arrobio eta Hazaparneko Etxeko Bob’s Beer gargardo artisauak ekarriko ditugu Deustualdera, Bidasoaren bestaldera ekoizten diren zaporeak dastatzeko. Sarritan, badirudi Iparraldea urrun egoten dela eta ziklo honen bidez distantziak murriztu eta bertoko errealitatea ekarri nahi dugu auzora.
Sarrera 5€tan. Ateak 19'30ean zabalduko dituzte.