I Me Mine, Insaniam eta Rrucculla dira Bilbo Hiria Pop-Rock lehiaketako irabazleak

uriola.eus 2016ko aza. 15a, 12:05

Bilborock aretoan egin zen joan den asteburuan Udalak antolatzen duen Bilbo Hiria Pop-Rock Lehiaketaren 28. Edizioaren amaiera jaia. Edizio honetan I Me Mine (Frantzia), Insaniam (Albacete) eta Rrucculla (Bizkaia) taldeek irabazi dute Pop-Rock, Metal eta Elektronika, eta Beste Joera Batzuk kategorietan, hurrenez hurren. 

Epaimahaian musikaren arloko 15 adituk parte hartu zuten (bost modalitate bakoitzean) eta haiek aukeratu zituzten kategoria bakoitzeko irabazleak finaletara igaro ziren 10 taldeen artean.

Horrela, Pop-Rock atalean My Expansive Awareness (Zaragoza) eta The Zephyr Bones (Bartzelona) geratu dira bigarren eta hirugarren. Metal sekzioan, Fetixe (Bizkaia) eta Warg (Zaragoza) taldeek jaso dituzte bigarren eta hirugarren sariak. Era berean, Epaimahaiak sari berezi bat eman dio, 1.100 eurokoa, Orion Child taldeari (Bizkaia). 

Musikari gazteei laguntzea

Musikako lehiaketa beterano hau antolatzean, Udalak helburu hauek bete nahi ditu: batetik, bilbotarrei musika-talde hasiberrien lanaren kalitatea erakustea eta bestetik, 18 eta 35 urte bitarteko gazteek osaturiko talde horien lanak sustatzea eta zabaltzea da, eta aldi berean estatuko eta atzerriko beste talde batzuekin eszenatokian jarduteko aukera ematea. 

Hauek dira irabazleek jasotako sariak:

- Pop-Rock eta Metal modalitateak: 5.000 euro, 2.500 euro eta 1.200 euro. 

- Elektronika eta Beste Joera Batzuk: 2.200 euro. 

- Azkenik, epaimahaiaren sari berezia, 1.100 euro balioa dituena, eta babesleek emandako sariak: musika-tresnak, kontzertuetan jotzeko eta zabalkundea egiteko aukera, esaterako. 

Dirutan emandako sariez gain, beste 15 sari banatu dira parte hartu duten talde guztien artean: 

- Bilbo Hiria Saria Bilbo-Bizkaiko talderik onenari: Rrcculla (Elektronika eta Beste Joera Batzuk). 

- Aste Nagusia Saria Bilbo-Bizkaiko talderik onenei: Fetitxe eta Blak Ocean Witness (Metal). 

- Bilborock Saria Bizkaiko talde aipagarri batentzat: Black Ocean Witness (Metal).

- Azkena Rock Saria Euskal Herriko talde aipagarri batentzat: Fetitxe (Metal).

- Ebrovisión Saria Lehiaketako talde aipagarri batentzat: Zaragozako My expansive awareness (Pop-Rock).

- Magnetron Sennheiser Saria pop-rock eta metaleko kantari onenentzat: Frantziako I Me Mine taldeko Fréderic Shang (Pop-Rock) eta Albaceteko Insaniam taldeko David García Martínez(Metal).

- FNAC Bere Aukeraketa: Bartzelonako Redthread taldea (Pop-Rock).

- FNAC Saria Pop-Rock gitarra-jotzaile onenarentzat: Fréderic Shang, I Me Mine taldekoa (Pop-Rock).

- FNAC Saria Metaleko baxu-jotzaile onenarentzat: José Luis Tobarra Mateo, Insaniam taldekoa.

- Stereozona Bere Aukeraketa: Pop-Rockeko Franco taldearentzat (Bizkaia). 

- Musical Santutxu Saria, Metaleko gitarra-jotzaile onenarentzat: Alejandro Puerto Moreno, Insaniam taldekoa.

- Musical Sonor Saria, Bizkaiko Pop-Rock gitarra-jotzaile onenarentzat: Álvaro Segovia Nebreda, Cavaliere taldekoa.

- Musical Sonor Saria Bizkaiko Pop-Rock baxu-jotzaile onenarentzat: Eneko Cepeda Escauriaza, Cavaliere taldekoa.

- Letamina Bere Aukeraketa: Rrucculla (Elektronika eta Beste Joera Batzuk), Heisenberg (Pop-Rock), Franco (Pop-Rock) eta Dekot (Pop-Rock). 

- Sarbide Saria kategoria bakoitzeko talderik onenarentzat: Rrucculla (Elektronika eta Beste Joera Batzuk), Insaniam (Metal) eta I Me Mine (Pop-Rock).

Gainera, ikusleen artean 10 bonu zozkatu ziren Bilbao BBK Live eta Ebrovisión jaialdietara joateko.

28. edizioaren balantzea: 626 taldek eman dute izena

28. edizio honetan 626 taldek eman dute izena hiru kategorietan. Sailkatzeko kontzertuetan eta finaleko kontzertuetan 2.600 pertsona inguru izan dira Bilborock aretoan; gainera, beste 700 inguru konektatu dira uneren batean lehiaketaren webgunera finaleko kontzertuak streaming bidez ikusteko.