Bihartik hasita bi astez, galtzada, espaloia eta aparkalekuak okupatuko dira Julio Urkijo kalean, 7tik 17ra bitarteko zenbakien parean. Okupatuko den gunean hesiak jarriko dituzte aurretiaz; ibilgailuen zirkulazioa baimenduko da; eta bidea etengabe egongo da libre oinezkoentzat.
Saneamendu-sarearen konexio-lanak egiteko okupatuko da espazio publikoa.
Bestalde, bihartik ostiralera, azaroaren 16tik 18ra, 08:00etatik 20:00etara, gutxi gorabehera, galtzada eta aparkalekua okupatuko dituzte Zarandoa etorbidean, Asturias eta Illes Balears kaleen artean. Ibilgailuek zirkulatu ahal izango dute; bidea libre egongo da oinezkoentzat; eta okupatuko diren guneetan hesiak jarriko dituzte aurretiaz.
Kuxin europarra jartzeko okupatuko da esparru publikoa.
Gainera, bihartik eta ostiralera ere, 08:00etatik 20:00etara bitartean, gutxi gorabehera, zirkulazio-erreiak okupatuko dituzte Sagarminaga kalean, Indalecio Prieto etorbidearen eta Georgia kalearen artean. Errei bakarra okupatuko dute eta horrela ibilgailuak beste erreietik ibili ahalko dira.
Pasabide goratuak egiteko okupatuko da esparru publikoa.
Bukatzeko, biharko 14:00etatik hilaren 20ra arte, ibilgailuen zirkulaziorako itxi eta aparkalekuak kenduko dituzte Zorrozgoitibidean, Fray Juan kalearen eta Abaro estrataren artean. Beti ere, eguraldiak horretarako aukera ematen badu. Ordezko bideak Zorrotza-Kastrexana errepidea eta Abaro estrata izango dira.
Zorua mortairu inprimatuz konpontzeko okupatuko dute espazio publikoa.