Bilbon zehar bizikletan ibiltzen ikasi nahi duzu?

uriola.eus 2016ko aza. 16a, 09:00

Datorren ostiralean, azaroak 18, hiriko trafikoaren artean bizikletaz ibiltzen ikasteko edo teknikak hobetzeko ikastaroak hasiko dira.

Ordu biko ikastaroak dira eta dagoeneko bizikletaz ibiltzen jakin arren, hirigunean ibilgailu hau erabiltzeko segurtasunik ez duten pertsonentzat antolatu dituzte. Bizikletaz modu seguruan ibiltzea eta bizikletariek euren buruan konfiantza lortzea lortu nahi da, nola bidegorrietan, hala hiriko gainerako kaleetan, euren segurtasuna, oinezkoena eta bestelako ibilgailuen gidariena ziurtatzeko.

Ikastaroak Zirkulazio, Garraio eta Ingurumen Sailak antolatu ditu, Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) laguntzarekin.

Ekimen honekin, bizikletaren erabilera bultzatu nahi da Bilbon, hiri-mugikortasunerako baliabide atsegina, alegia, espazio publikoen giza eskala sustatzen duena. Bizikleten mugikortasunak bizimoduaren kalitatea finkatzen du hirian. Horretarako, erabiltzaile arduratsuak behar dira, euren segurtasuna kontrolatzeko gauza direnak eta errespetuz jokatzen dutenak oinezkoekin eta bestelako ibilgailuekin.

Seigarren aldia da egunean ordu biko iraupeneko ikastaro hauek eskaintzen direla. Talde bakoitza gehienez hamar lagunek osatuko dute eta gutxienez, seik.

Ikastaroetan honakoak azpimarratuko dira, besteak beste: kalean modu egokian kokatzea zirkulaziorako, seinaleen eta beste erabiltzaile batzuekin komunikatzeko teknikak, zirkulazioa bidegorrietan eta bidegorririk ez duten kaleetan, zirkulazioa bidegurutzeetan eta biribilguneetako biretan eta trafiko handia dagoenean zirkulatzea eta aurreratzeak egitea. 

Izena emateko epea zabalik dago (010 informazioa emateko udalaren zenbakia edo 944 010 010). Eskarian adierazi behar da norbere bizikleta ala Udalak utzitakoa erabiliko den.

Ikastoren egun eta orduak

- Azaroak 18, ostirala, 10:00etatik 12:00etara eta 16:00etatik 18:00etara.

- Azaroak 19, larunbata, 09:30etatik 11:30etara eta 12:00etatik 14:00etara.

- Azaroak 20, igandea, 09:30etatik 11:30etara eta 12:00etatik 14:00etara.

- Azaroak 25, ostirala, 10:00etatik 12:00etara eta 16:00etatik 18:00etara.

- Azaroak 26, larunbata, 09:30etatik 11:30etara eta 12:00etatik 14:00etara.

- Azaroak 27, igandea, 09:30etatik 11:30etara eta 12:00etatik 14:00etara.

Hainbat ohar

• Gutxieneko adina: 18 urte.

• Iraupena: ordu bi.

• Prezioa: Doakoa

• Elkartzeko lekua: Itsas Museoko zelaigunea (Euskalduna zubiaren azpian Bilbon Bizi errotulua duten edukiontziak). Praktikak Deustuko kaleetatik egingo dira..

• Izena-ematea: Udalaren informazio-telefonoa: 010 edo 944 010 010. 

• Norbere bizikleta eraman daiteke edota Udalak utzaitakoa erabili. Gorabehera hau eskarian adierazi behar da.

• Plaza mugatuak. Gutxienez, 6 pertsona/Gehienez, 10 pertsona.