Kalean da Willis Drummonden bosgarren diskoa

uriola.eus 2016ko aza. 16a, 16:24

'Tabula Rasa' izena hartu du Willis Drummonden bosgarren estudioko lanak. Lau urte pasatu dira haien aurreko diskoa -'A ala B' (2012)- ekoiztu zutenetik. "Berpizte baten ikur" bezala definitu dute lan berria, abenduan munduan zehar ekingo dioten bira hasteko "gogotsu" daude taldekideak. 

Lan berrian, 90eko hamarkadako soinu zein eszena independente eta alternatiboak erabili dituzte, 80ko post-punka tarteka erabiliz. Baxu eta bateriari soinu eta erritmika sendoa eman dion ekoizlea Burke Reid australiarra izan da, The Drones, Courteney Barnett eta abar luze baten grabatzailea izan dena.

Disko berria Tabula Rasa Records sortutako zigiluaren lehen erreferentzia modura ekoiztu dute. Hurrengo urratsa aurretiaz kaleratutako beste lau diskoak berrekoiztea izango dute, soinu kalitatea aldatuz, baita diseinua zigilu berriaren nahietara egokituz. 

Willis Drummondek aste honetan bertan hasiko du bira Bartzelonan, urtebeteko iraupenarekin, Bilbo (abenduak 22, Kafe Antzokia + Inoren Ero Ni), Donostia edota Iruñetik pasatuz, besteak beste. 

 

www.willisdrummond.net