Teknologia berriak Bilboko saltokietara iritsi dira proposamen interaktibo bezala jendearen arreta erakartzeko, saltokietara jende gehiago hurbiltzeko eta salmentak suspertzeko. Azaroaren 21etik eta abenduaren 16ra eta 'DWeek 2016' Diseinuaren Astearekin bat eginez, Technoshop ekimena gauzatuko da. Proiektu hori hiriak merkataritza erreferente bezala duen indar-gune eta potentzialtasunen balioa goraipatzeko da, eta horretarako teknologia berritzaileak erabiliko dira. Hogei saltokik parte hartuko dute Udalak eta Deustuko Unibertsitateak sustatutako eta Bilboko Saltoki Berritzaileen laguntza jaso duen ekimen honetan.
Technoshopen helburua ingeniaritza, teknologia, berrikuntza eta merkataritzaren aliantza posiblea da eta alde guztientzat onuragarria dela egiaztatzea, baina horrez gain kultura zientifikoak eta ikerketak gure gizartea hobetu eta garatzeko oinarrizko elementu bezala duten papera azpimarratu nahi du Technoshop ekimenak.
Ingeniaritza erakusleihoetan jarriz, egunerokotasunean zientzia eta teknologiak dituen onura eta erabilera praktikoak ikusgarriago bihurtzen dira, kasu honetan, erosketak egiterako orduan. Prototipoak Deusto FabLab-en egin dira, jendeari irekita dagoen espazioa, 400 FabLab baino gehiagoz osatutako mundu mailako sarearen barruan dagoena. Sare horren burua Bostonen dagoen (Ameriketako Estatu Batuak) Massachusetts Institute of Technology (MIT) institutu ospetsua da.
63 ikasle
Udalaren eta Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultatearen lankidetza giltzarria izan da Technoshop ekimenaren II. edizioa abian jartzeko. Horrez gain, sektore publikoa, unibertsitatea eta merkataritza helburu bakarraren alde uztartzea ahalbidetu du; izan ere, Technoshopek ideiak garatzeko eta prestakuntza praktikoa hobetzeko aukera eman die Diseinu Industrialeko Ingeniaritza Graduko eta Ingeniaritza Mekanikoko Graduko 63 ikasleri, eta, aldi berean, kaleko errealitate sozialarekin lotura zuzena ezarri dute, teknologiako azken tendentziak eta horien askotariko aplikazioak partekatuz.
'Technoshop 2016' erakusleiho interaktiboak:
• Al Dente - Prod. italianos. Labayru merkatua.
• Bilbao Xperiences. Epaltzaren Alargunaren kalea, 12.
• Urban Bike. Villarias kalea, 3.
• Optica Jesus. Kapelagile kalea, 8. Alde Zaharra.
• Cerrajería Wilma. Trauko kalea 21, Uribarri.
• Optikari. Ugarte kalea 5, Otxarkoaga.
• Vanaan. Agirre Lehendakaria etorbidea, 153. San Inazio.
• Trico Toki. Cosme Etxebarrieta kalea, 15.
• Decoracion Julio Aristin. Blas de Otero kalea, 9B .Deustu.
• Paragüeria Leoz. Belostikale kalea, 25. Alde Zaharra.
• Jotaoncebilbao. Jardines kalea, 11. Alde Zaharra.
• Level 11. Arriquibar plaza, 4.
• Peluqueria Nono. Agirre Lehendakaria etorbidea, 170. San Inazio.
• Javier de Peque. Belostikale kalea, 22. Alde Zaharra.
• Abuelo Actual. Epaltzaren Alargunaren kalea, 9.
• Peluqueria Ana de Miguel. Belostikale kalea, 1. Alde Zaharra.
• El Equipo de Viaje. Erribera kalea, 20. Alde Zaharra.
• Psikolan. Luis Power kalea, 4. Deustu.
• Bilbolamp. Colon de Larreategui kalea, 10.
• Nukak. Posta kalea, 25. Alde Zaharra.