Kontzertua bi zatitan egongo da banatuta. Lehenengoan, Bandako 45 musikariek Jose R. Pascual-Vilaplanaren (Zuzendari titularra) batutapean eta Josep V. Ripoll saxofoi altuan Alfred Reeden Othello (Prelude, Aubade, Othello and Desdemona, Entrance of the Court, The Death of Desdemona) eta John Williamsen Saxofoi Alturako eta Orkestrarako Escapades (Closing In, Reflections, Joy Ride) interpretatuko dituzte. Bigarren zatian, aldiz, mundo mailan Santiago Quinto Serna maisuaren Metamorphosis for Band estreinatuko da.
Artea, bere diziplina desberdinetan, kontzertu honetako errepertorioaren obren nutrizio inspiratzaile gisa balio du. William Shakespearen lumak Othello eta Desdémonaren arteko amodioa kontatzen du, errekurtso dramaturgiko eta adierazgarriz beteriko obra, non Alfred Reed maisu amerikarraren sormenezko paleta oldartsu geratzen den agerian. 1974ko partitura orijinala Miamiko Unibertsitaterako antzerki muntaia batentzako eszena-musika gisa idatzi zen. 2002an Steven Spielberg Catch Me if you Can filma grabatu zuen, XX. mendeko 60. hamarkadan jazotako Frank Abagnale eta bere alargunaren istorioa kontatzen duena, hain zuzen ere. John Williams maisuak obra honetan oinarritu zen inpresionismo eta jazz artean dagoen soinu banda idazteko, non umorea, giza-hauskortasunarekin nahasten den. Dikotomia hau Escapadesen, islatu egiten da.
Lehenengo audizioa bost notaz osaturiko zelula bat garatzea helburua duen bandarako obra originalarekin bukatuko da. Santiago Quinto Alacanteko musika-egileak Metamorphosis for band lanean kaleidoskopio batean bezala aipatutako 5 notak sortzen ditu. Obraren estiloa minimalismoaren antza handia hartzen du, behin eta berriz errepikatutako estrukturaz eta bere diatonismo neoklasizista delarik ere.
Sarrerak zenbakituak izango dira eta Euskalduna Jauregiko txarteldegietan, www.euskalduna.eus webgunean eta Kutxabank-en zerbitzu anitzeko kutxazainetan erosi ahal izango dira. Prezio herrikoia izango dute, 2 eurokoa.
Denboraldiko hurrengo kontzertua, 2016ko azkeneko emanaldia izango da ere. 'Bidaia irudimenera' izenpean, abenduaren 19an, astelehena, izango da Euskalduna Jauregian. Gabonen gertutasuna dela eta, Bilboko Banda BilbaoMusikako Haurren eta Gazteen abesbatzarekin batera Jesús Santandreuren Chinese children’s songs symphonic invention, Franco Cesariniren Tom Sawyer suite, Thomas Dossen The colors of Tali edota Bert Appermonten Celtic child bezalako obra ezagunak interpretatuko dituzte Jose R. Pascual Vilaplanaren zuzendaritzapean. Patxi Gonzalez aktorea ere izango da ekitaldian, aurkezle gisa. Okasio honetan, sarrerek 5€-ko prezioa izango dute.
Saxofoi altua: Josep Vicent Ripoll Orti
Suecan (Valentzia) jaioa, Valentzia eta Madrilgo kontserbatorioetan egin zituen saxofoi ikasketak M. Llopis, G. Castellanos eta Pedro Iturralde irakasleekin batera. Bertan emaitzarik onenak jaso eta Ohorezko Aipamena lortu zuen. Hobekuntza ikastaroak egin ditu Luis Regorekin (ganbera-musika) eta Claude Delangle eta Enri Bookekin (safoia). 1986an Saxofoi Altuaren lanpostua atera zuen oposizio-bidez Bilboko Udalaren Musika Bandan. Izan ere, Bandarekin batera hainbat kontzertu eta grabazioetan hartu du parte.
Bakarlari gisa ere aritu da hirutan, H. Tomasi, J. Ibert eta L. Serrano Alarcon obrak interpretatuz. Bilboko Orkestra Sinfornikoan, Euskadiko Orkestra Sinfornikoan, eta Transilvaniako Orkestra Nazionalean eta Bilboko Goi mailako Kontserbatorioko Amcos Orkestran saxofonista gisa kolaboratu du hainbat kontzertutan. Ganbera-kontzertu ugari ere eman ditu Georgina Barrios, Alfonso Maribona, Itziar Barredo eta Maite Villate piano-joleekin.
Era berean, BilboSax laukotearen sortzaile eta moldatzailea da eta beraiekin kamera kontzertu desberdinak eskaini ditu, baina ez hori bakarrik,1991an Tolosako kamera lehiaketan accésit saria irabazi zuen eta Barakaldoko Udal Bandarekin H. Holcomberen Jazz kontzertua Espainian estreinatu zuen. 1995ean Bilboko Saxofoien Ensemblea sortu zuen, non zuzendaritza eta moldatzaile lanak egiten dituen. Pedagogia arloan 1987tik 2012ra arte Bilboko Juan Crisostomo Arriagan izan da irakasle, baita Areetako Julian Gayarre zentroan, Bilboko Juan Antxietan eta Elorrioko Agustin de Garamendin ere.
Jose R. Pascual-Vilaplana
Muroko UMko Musika Eskolan hasi zituen ikasketak bonbardinoarekin eta pianoarekin, Alcoy eta Valentziako kontserbatorioetan jarraitzeko. Banda eta orkestra-zuzendaritza ikasi zuen Jan Cober, Eugene Corporon, Karl Österreicher, Hans Graf eta Yuji Yuhasa (Austria) maisuekin. Zuzendari gonbidatua izan da zenbait talde sinfonikotan Alemanian, Argentinan, Belgikan, Kolonbian, Kuban, Eslovenian, Espainian, Holandan, Ingalaterran, Italian, Portugalen, Errumanian, Suitzan eta Estatu Batuetan, beste batzuen artean, Kubako Nazioarteko Banda, Bavierako Jungend Blassorchester, Ljubljanako SAF Band, Holandako Gazteen Banda Nazionala, Banda Sinfoniko Portugaldarra, Buenos Aireseko Udal Banda, Kolonbiako Gazteen Banda Nazionala WASBE Youth Wind Orchestra, Coruña, Alacante, Bartzelona, Bilbo, Castellon, Madril, Pontevedra, Tenerife, Santander, Santiago de Compostelako Udal Musika Banda, Matanzaseko Sinfonika, Murtzia, Valles eta Castelloneko Orkestra Sinfonikoa, O. Camera Musicae, Kanaria Handiko O.F., Gaztela eta Leongo eta Albaceteko O.S. (2001-2013 artean zuzendaria)…
Bilboko Udal Musika Bandaren eta Filharmonia Haize-Orkestrako zuzendari titularra da, Murtziako UCAM Orkestra Sinfonikoko eta Oportoko Banda Sinfoniko Portugaldarra zuzendari gonbidatu nagusiaz gain. Bandako Zuzendaritzaren irakaslea 'Vall d'Albaida' Herrialdeko Musika Eskolan zuzendaria da eta Italiako ISEBeko irakasle gonbidatua da. 2009tik aurrera Spilimbergo-ko (Italia) G.A. Fano Istituto Musicaleko 'Corsi internazionali di perfezionamento musicale' ikastaroetako zuzendari artistikoa da.
Lan sinfonikoak, ganberakoak, koralak eta antzerkirako musika intzidentala konposatu ditu. Eldako Banden Lehiaketa 1999, Fira Tots Sants de Cocentaina Koral Lehiaketa 2013, SBALZ 2015 jaialdi ospetsuentzako enkarguak jaso ditu, baita Spanish Brass, Ximo Cano, Luis Gonzalez, Juan C. Matamoros, Carlos Gil edo Steven Mead bakarlari ospetsuentzako ere. 2006an Valentziak, Rabaten eta Madrilen bakarlari, koro eta banda sinfonikoarentzat berak egindako Balansiyyà musikala estreinatu zuen, Bere musika Espainia, AEB, Holanda, Italia edo Suitako CD desberdinetan grabatu da.
'Batuta del Mtro. Tomas Boufartigue' saria eman zioten Habanan 1991n. Lehen saria irabazi zuen Kerkradeko WMCko eta Birminghameko EBBAko Zuzendaritzako Nazioarteko Lehiaketetan (Holanda, 1997, eta Ingalaterra, 2000). 2004an Valentziako Komunitateko Elkarte Musikalen Federazioaren EUTERPE saria eskuratu zuen Bandako Zuzendaritza eta Jairako Musika Konposizioa kategorietan. 2010ean Gaztela-Mantxako Musika Jaialdiak ematen duen 'Ignacio Morales Nieva' Musikako Sari Nazionala jaso zuen. www.pascualvilaplana.com