Ur mozketak biharko Garellano plazan eta San Inazioko zenbait kaletan

uriola.eus 2016ko aza. 22a, 07:00

Udalak jakitera eman duenez, bihar, azaroak 23, asteazkena, uraren hornidura zerbitzua etengo dute Garellano plazan eta San Inazioko Telletxea Margolaria, Orixe eta Antonio Gezala Margolariaren kaleetan.

Hain zuzen ere, Garellano plazako 11 eta 12. zenbakietan emango den ur etenaldiak 16:00etatik 20:00etara iraungo du eta Udalaren ur-sarean desbideratze-lanak egiteko hartuko da neurria.

Aldiz, 16:00etatik 19:00etara ura etengo dute Telletxe Margolariaren kaleko 1etik 8ra bitarteko zenbakietan; Orixe kaleko 1, 3 eta 5ean; eta Antonio Gezala Margolariaren kaleko 1etik 7ra bitarteko zenbakietan. Kasu honetan ur-sarean komunikazioa kentzeko lanak egiteko hartuko dute neurria.