Artxandako Funikularra Sozietate Publikoak egin dituen lanak iraun duten bitartean, Bilboko Udalaren Zirkulazio, Garraio eta Ingurumen Sailak autobusa jarri du Artxanda eta Castaños auzoak lotzeko, funikularrak daukan maiztasun eta prezio berean.
Bihar, funikularra berriro hasiko da martxan, astegunetan 07:15ak eta 22:00ak bitartean eta jaiegunetan 08:15ak eta 22:00ak bitartean. Udako hilabeteetan (ekaina, uztaila, abuztua eta iraila), 23:00ak arte luzatzean da zerbitzua.