Emakumeen historia berreskuratzea xede

uriola.eus 2016ko aza. 28a, 10:07

Bilbo hiriaren historia generoaren ikuspegitik berriro pentsatzea proposatzen duen Bilboko Historiari buruzko Sinposioaren XX. edizioari emango diote hasiera gaur. 

Bilbori buruzko Historiaren Sinposioaren 20. urteurrena ospatzen da aurten. Ospakuntza horren data hain adierazgarria izanik, egokitzat jon dute Eusko Ikaskuntzak eta Bilboko Udaleko Kultura Saileko arduradunek espazio eta tokia ematea, "biztanleriaren zati garrantzitsua osatu zuten, historia egin zuten emakumeei, gogora ekarriz eta omenduz. Hiriaren historian konpromezuz eta modu nabarmenean izan zuten parte hartzea askotan ahaztu egiten baita".

Bilbok dituen 700 urte baino gehiagoko historian zehar emakumeen papera "modu bidegabean baztertuta izan da". Horregatik, sinposioaren antolatzaileen helburua da "emakume hauen historia berreskuratzea, modu pertsonal edo kolektiboan, gure hirian arlo politiko, ekonomiko, kultural eta gizartean izandako papera agerian uzteko".

Beraz, Sinposio honek Bilbo hiriko Historia generoaren ikuspuntutik birpentsatu nahiko luke eta, horretarako, historialariek eta gaian interesa duten pertsonek aukera izango dute bere jatorrizko ekarpenak aurkezteko, eztabaidatzeko eta hedatzeko.

Horrela, hogei ikerlari eta aditu inguruk, banaka edo taldean, gure hiriaren politikan, gizartean, ekonomian eta kulturan nolabaiteko protagonismoa izan zuten emakumeen historia berreskuratuko dute. 

Symposiuma gaur, hilak 28 astelehena, 17:00etan hasiko da, liburutegiko ekitaldi aretoan. 'Mujer y represión en la dictadura franquista' izeneko inaugurazio hitzaldia Mirta Nuñez Madrilgo Unibertsitate Complutenseko Gizarte Komunikazioaren Historia saileko irakasle titular eta Oroimen Historiko Katedrako zuzendariak emango du. Irakaslearen lanen ikerketa ildo nagusietakoa, bere lanaren parte handiaren ardatza, Diktaduran frankismoaren biktimak izan zirenak dira, zaurgarrienak azpimarratuz: umeak eta emakumeak.

Mirta Nuñez Madrilgo Unibertsitate Complutenseko Informazio Zientzien Fakultatean lizentziatu zen 1983an, La Prensa de las Brigadas Internacionales tesinarekin, eta 1988an La prensa de guerra en la zona republicana durante la Guerra Civil española (1936-1939) izeneko doktoretza tesia irakurri zuen. Jatorriz kubatarra da, Mirta Diaz -Balarten, Fidel Castroren lehenengo emaztearen, alaba da.

Symposiumaren hasierako jardunaldirako programatu diren gainerako hitzaldiak, XVI. eta XVIII. mendeetan emakumeak Bilboko erlijio bizitzan bete zuen lekuan, Zamakolada izenekoan izan zuen partaidetzan edo Teresa Nadal emakume sozialista bilbotarraren militantzian eta erbestean zentratuko dira, besteak beste.

Asteartean, azaroaren 29an, saioak arratsaldeko 17:00etan hasiko dira, eta zortzi hitzaldi izango dira. Hasteko, Eusko Ikaskuntzako Eduardo J. Alonso historialariak, XIX. eta XX. mendeetako emakume enpresarietan zentratutako hitzaldia eskainiko du. Aurkeztuko diren beste lan batzuk emakumeek joan den mendeko 20ko hamarkadan Bilboko merkataritzan egin zuten lanean, emakumeek Errepublikaren aldeko Bilboko mugimenduan izan zuten partaidetzan, edo 1820an, Bilbon argitaratutako Carta Pastoral del Primado de las Españas lana euskarara itzuli zuen Bizenta Mogel idazlearen figuran zentratuko dira. Jardunaldia, Toti Martinez de Lezea idazle arabarrak eskainiko duen 'Otra historia de la mujer vasca' hitzaldiarekin amaituko da.

www.eusko-ikaskuntza.eus