Gabonak 2016

Gazteek errealitate birtualean murgiltzeko aukera izango dute Gabonetan

uriola.eus 2016ko aza. 25a, 08:10

'Zu Zeu!' umeentzako aisialdi-programa irudimenean eta teknologia berrietan dago oinarrituta eta, besteak beste, jarduera hauek ditu: Mundu birtual batean murgiltzea, moztu daitezkeen piezekin robot bat egitea edo Minecraft erabiliz udaletxearen fatxada egitea.

Gazteria eta Kirol Sailaren ekimenak arrakasta handia izan du aurreko edizioetan. Gabon hauetan 240 plaza egongo dira 8 eta 11 urte bitarteko umeentzat. Abenduaren 27an, 28an eta 29an izango da programa, goizez, 10:30etik 13:30era, eta arratsaldez, 16:30etik 19:30era. Nahitaezko baldintza bakarra Bilbon erroldatuta egotea da.

Datorren astelehenean, azaroak 28, hasiko da izena emateko epea eta zabalik egongo da abenduaren 1era arte. Izena emateko hiru modu hauek daude: www.bilbao.eus webgunea, 010 udalaren informazio telefonoa (944 010 010 Bilbotik kanpo deituz gero) eta barrutietako udaltegietan dauden 'Bilbao Klik' bulego elektronikoak.

Irudimenak aske hegaz egiteko lau espazio

'Zeu Moldatu!' programak bidaia berezia eskainiko die umeei. Horretarako hiru orduko jarduerak egongo dira. Aldi bereko lau espazio hauek egongo dira: 3Dn inprimitzea, robot-programazioa, errealitate birtuala eta zirkuitu elektronikoak.

Parte-hartzaileak teknologiaren munduan murgildu ahalko dira. Aukera hauek izango dituzte: 3D inprimagailuen funtzionamendua zein den ikustea eta behin diseinuak eginda horien bidez figura bat inprimatzea; kustomizatzea eta robot bat programatzea, zenbait proba gainditzeko; errealitate birtualean murgiltzea keinu bidez ordenagailu bat kontrolatuz eta urrutitik panpinak mugi daitezela eta hitz egin dezatela lortuz. Amaitzeko, zirkuitu elektronikoak izango dituzte esperimentatzeko. Horiek irribarre egiten dute landare bat ureztatzean.

Ekimen honen helburua umeak teknologia berrietara olgetan eta modu didaktikoan hurbiltzea da eta Bilboko Udalak Gabonetarako umeei aisialdia emateko eskainitako programazioaren zati da. Besteak beste, gurasoei lana eta familia-bizitza uztartzea erraztu nahi zaie.

Inskripzioak izena ematean izandako hurrenkeraren arabera, lekuak agortu arte

Egun eta saio bakar baterako baino ezin da izena eman. Izen ematea egin ahala esleituko dira 240 plazak. Behin beteta, gainerakoak itxaron-zerrenda batean geratuko dira, aukeratutako egun edo txandarako. Lekuren bat hutsik geratuz gero, zerrenda horietara joko da hutsik geratu den plaza betetzeko.

Horretarako, Udalaren Gazteria eta Kirol Sailaren Umeen Gaietarako Zerbitzua harremanetan jarriko da interesdunekin abenduaren 19tik aurrera.