5 milioi euro baino gehiagoko inbertsioa kaleak eta plazak berritzeko

uriola.eus 2016ko aza. 25a, 10:00

Udalak bost milioi euro baino gehiago inbertituko ditu zazpi kale eta plaza bat berriztatzeko. Lan hori auzokideek lehenetsi dute, Auzokide Planaren barruan. Udazken honetan eta 2017ko udara arte, besteak beste, Uzturre plaza, Zabalbide, Miribilla, Julio Urkixo, Ramon y Cajal, Blas de Otero, Aratazuriña eta San Mames zumarkalea berriztatuko ditu Obrak, Zerbitzuak, Hiri-eraberritzea eta Espazio Publikoen Sailak.

Proiektu horien bidez, kale horien berrikuntza osoa egingo da, argiteria eta irisgarritasuna hobetuko da, oinezkoentzako espazioa irabaziko da eta bilbotarron bizitza-kalitaterako onuragarriak izango diren bestelako jarduerak ere egingo dira.

Lan horiekin batera, azaroan hasi berria den Auzoetako Ekintza Plana dugu. Planaren bidez, 11 auzotan 60 hobekuntza egingo dira 3 milioi euroko kostuarekin eta horiek ere, hain zuzen, Auzokide Planaren baitan daude. 2016-2019ko Auzokide Planak 124 jarduteko esparru barne hartzen ditu eta dagoeneko 70 ekintza abian jarri dira. Auzokide Plana 2004an sortu zen, Barrutietako Kontseiluen bitartez, auzoetatik bertatik hiriaren aurrerakuntza bideratzeko. Urtean 1,5 milioi bideratu ohi dira barruti bakoitzera, hau da, urtean 12 milioi euro guztira.

Urtearen amaieran hasiko diren zazpi proiektu horiei 2016-2019ko Auzokide Planaren 124 jarduera-eremuetan egin diren gainerako ekintzak gehitu behar dizkiegu. Barruti guztietan argiteria eta irisgarritasuna hobetuko dira. Auzokide honetan elementu mekanikoak eta gune estaliak jartzea aurreikusten da, baita uri-proiektua garatuko den lekuetan berehalako neurriak hartzea ere.

Miribilla

Aste honetan, Miribilla kalea guztiz oinezkoentzat jartzeko eta bertako konponketa osoa egiteko lanak abian jarri dira. Gainera, saneamendu-sarea eta argiteriaren kanalizazioa berriztatuko dira eta dauden kale-altzariak berriro ere ondo kokatzeaz gain, jesarleku berriak eta bestelako 11 zuhaitz jarriko dira. Miribilla kalea oinezkoentzat jartzeko lan horiek Martzana kalearen diseinu bera izango dute, bi kale horien artean jarraikortasuna egon dadin. Kale horretatik ibiliko diren autoak, soilik, garajetarako sarbidea duten jabeenak izango dira. Horrez gain, atarietarako sarbideak eta kaleko ekipamenduak hobetuko dira, mugikortasun murriztua dutenentzat aldapatxoak jarriz. 

Martxoan amaituko da Miribilla kalea oinezkoentzat jartzeko lana eta 500.000 euroko inbertsioa beharko du.

Zabalbide

Obrak, Zerbitzuak, Hiri-eraberritzea eta Espazio Publikoen Sailaren bidez, Zabalbide kalearen 43 eta 53aren arteko espaloiak zabaltzeko proiektuan buru belarri sartuta dago. Bilbotar asko ibiltzen dira zati horretan, Santutxu metro geltokiko Zabalbiderako irteera eta ikastetxe bat ondoan dagoelako eta denda asko duen gunea delako. Lan horien helburua espaloiak zabaldu eta berriztatu ez ezik, atari bakoitien saneamendu-sarea eta dauden argiak ere berriztatzea nahi da.

Lana azaroaren hasieran hasi zen eta gauzatzeko epea 4 hilabetekoa da. Guztira, 612.000 euroko inbertsioa.

Ramon y Cajal

Ramon y Cajal etorbideko lanek 10 hilabeteko iraupena izango dute eta 1,5 milioi euroko aurrekontua. Horren bidez, 2 zenbakitik 16ra bitarteko espaloiak zabalduko dira, gutxienez 2 metroko zabalera lortzeraino. Horrez gain, dauden zerbitzuak eta kale-altxariak berriztatuko dira.

Halaber, Ramon y Cajal etorbideko atzeko aldean dauden trenbide-errailak eta bi tren-geltokiak kenduko dira aparkaleku-gune berria egiteko. Horrek guztiak 2013an egin ziren 225 aparkalekuei jarraipena emango die eta, horrela, etorbide horren berrikuntza osoa amaitu ahal izango da. Urte hartan, Udalak, hain zuzen, 2,8 milioi euroko inbertsioa egin zuen.

Blas de Otero

Blas de Oteron egindako ekintza, batetik, Julio Urkixo eta Eraso Jeneralaren kaleen artean kokatzen da; eta bestetik, Francesc Macia eta Heliodoro de la Torre kaleen artean. Lan horrek kalea berriztatzeko falta ziren zatien hobekuntza osoa egin nahi du. Kalearen gaur eguneko antolaketak lerrokatzeak mantentzen ditu, modu horretan ondoko tarteei jarraipena emateko. Lan honen aurrekontua 100.000 eurokoa da. Lan honi jarraipena ematea aurreikusten da, Francesc Macia eta Rafaela Ibarra tarteko espaloian beste ekintza bat burutuz.

Julio Urkixo

Obrak, Zerbitzuak, Hiri-eraberritzea eta Espazio Publikoen Sailak aste honetan Julio Urkixoren argiteriaren sare osoa berriztatzeko lanei hasiera eman die. Lan horren aurrekontua 300.000 eurokoa da eta gauzatzeko epea bi hilabetetakoa.

Artazuriña

Udalak Txurdinagako Artazuriña kalea hobetuko du eta kalean zehar egoteko gune txikiak sortuko ditu, urte hasieran egiten hasiko direnak. Txurdinagako etorkizuneko Ekobulebarraren garapenaren hasiera izango da. Lanaren aurrekontua 700.000 eurokoa da. Geroago, kalearen lehen zatian ere ekintzak gauzatuko dira, Zabalbide eta Julian Gayarre kaleen artean, batez ere, sarrera-errailetan eta aparkalekuaren antolamendu berrian, Europa Parkeko inguruari berebiziko garrantzia emanez.

San Mames Zumarkalea

San Mames Zumarkalean, Obrak, Zerbitzuak, Hiri eraberritze eta Espazio Publiko Sailak argiteria berriztatzea du helburu, LED motako argiak jartzeko. Inbertsioak 100.000 eurokoak gaindituko ditu eta urtarrilerako prest egongo da. Gainera, San Mames Zumarkalean urbanizazio-proiektu bat egiteko asmoa dago datorren urtean. Proiektua Gordoniz eta Rekalde Zumarkalearen artean egingo da. Urbanizazio-proiektu horren bidez, tarte horretako berrikuntza osoa egin nahi da, Gordoniz eta Indautxu Plazen tarteko antolamendu bera jarraitzeko. Hori egin ahal izateko, zirkulazio bide bat kendu eta espaloiak handituko dira, azken horrek 5 metroko zabalera izateraino. Aparkalekua dagoen moduan utziko da. Lan honetan, udaleko ur-, saneamendu- eta argiteria-zerbitzuak berriztatuko dira. Concha Jeneralaren Kaleko bidegurutzera heltzeko bideak ere berrituko dira.

Uzturre Plaza

Obrak, Zerbitzuak, Hiri-eraberritzea eta Espazio Publikoen Sailaren bidez, Uzturre plazaren berritze osoari ekingo dio, bere diseinua eguneratuz. Horretarako, zoladura berriztatu eta bertako kale-altzariak eta irisgarritasuna hobetuko dira, plaza osoa maila berean jarrita eta gaur egun dauden mailatxoak eta oztopoak kenduta.

Argiteria ere hobetuko da, horretarako, behar den argiztapen-maila eta kontsumo energetikoaren eta argi-kutsaduraren murrizketa uztartuko dira. Berrikuntza horrek Muros de San Pedro kalearen eta espaloien konponketa barne hartzen du, baita San Rokeko espazioa ere, plazaren mugan dagoelako. Egingo den berrikuntzari esker plazaren eremua handituko da, dauden harmaila eta barruko parterreak kenduta eta horrela, azalera erabilgarri handiagoa lortuko da.

Uzturre plaza berritzearekin batera, inguruko sarbideak berrantolatu eta espazioen eta kaleen arteko loturak hobetuko dira. Umeentzako jolasgunea eta adinekoentzako ariketa fisikorako beste eremu bat jarriko dira, aire zabalean, Ricardo Arregi kalean. Muros de San Pedro kalearen eta ondoko San Rokeko espaloiak zabalduko dira. Azkenik, Muros de San Pedroko kalearen maila San Roke eta Tiboli kaleen artean igo egingo da, inguruko trafikoa moteltzeko eta plazaren eta Matiko kalearen arteko oinezkoentzako mugimendua hobetzeko.

Lanek 1,4 miloi euroko aurrekontua daukate.

2016-2019 aldirako Auzokide Plana

Auzokide Plana herritarrek parte hartzeko udal tresna nagusietakoa da, izan ere, Obra, Zerbitzu, Hiri-eraberritze eta Espazio Publiko Sailaren jarduerarako funtsezko tresna osatzen du. 

Aurrekontua Bilboko 8 barrutien artean banatuko da, barruti eta urte bakoitzeko 1,5 milioi euro bideratuta. 48 milioi euroko inbertsioa eragingo du lau urteko epean. Gainera, herritarrek nahiz eragile politiko eta sozialek Bilboko Barrutiko Kontseiluen bidez lehenetsitako obrak eta jarduerak burutuko dira.

Parte hartzeko bideak. Proposamenak eta iruzkinak.

Auzokide Plana programa bizia da eta, auzoetako lehentasunak aldatu ahala, aldatzen ibiliko gara. Gainera, jarduera-esparru bakoitzaren helburuak adosten diren neurrian zehaztuko ditugu.

Horregatik, parte hartzeko bideak prozesu osoan irekita egongo dira.

Barrutiko Kontseiluen bileretan parte hartzearen bidez.Obra, Zerbitzu, Hiri-eraberritze eta Espazio Publiko Sailari herritarrek iradokizunak egiteko dauden bideak.

www.bilbao.eus Udal Webgunearen bitartez, "Zure Udalak aditzen dizu" Postontzian.

•010 udal informazio-telefonoa.

•Zerbitzuaren helbide elektronikoa: auzokide@bilbao.eus

•Bilboko Udaleko Erregistro bulegoak.

•Auzoko laguntzaileekin zuzenean harremanetan ipinita: 944 203 086.