Agur eta ohore Fidel!!!

uriola.eus 2016ko aza. 26a, 09:02

Egun goibel honetan, beste edozeini bezala, azken momentua heldu zaio Fidel Castrori. Azken momentu fisiologiko honek ezin izango du ezabatu gaurtik aurrera herrien borroka guztietan gogoraziko duten milioka momenetuek.

Fidel izan da, da eta izango da eredu nagusietako bat elkartasun internazionalistarako mugimenduarentzat, edozein injustizia edozein pertsonaren aurka munduko edozein lekutan sentitzen bait du. Komite Internazionalistak euskal erakundeko kideok Fidel ezagutu dugu eta baita bere herriaren proiektua ere, kapitalismo injustu eta krudelaren aurrean menderatzen ez dena eta aurrera egiteko asmoa duena.

Fidel omentzeko deialdia egiten dugu, horrela justizia eta elkartasunaren kontzeptuak berak omenduko ditugulakoan. Gaur egun, inoiz baino gehiago behar ditugu.

Fidel, beste borrokalari ezagun eta ezezagun asko bezala ez da hil.

Agur eta ohore!