Bihar hasi eta hiru astez, gutxi gorabehera, galtzada eta espaloia okupatuko dituzte Basurtu-Kastrexana errepidean, 85. zenbakiaren parean. Oinezkoen igarobidea eta ibilgailuena libre egongo da une oro.
Oinezkoen pasabide goratua egiteko okupatuko da esparru publikoa.
Bestalde, bihar hasi eta hilabetez, gutxi gorabehera, espaloia, galtzada eta aparkalekuak okupatuko dira Tiboli kalean, 4. zenbakiaren parean. Hemen ere, ibilgailuek zirkulatu ahalko dute eta bidea libre utziko da etengabe oinezkoentzat. Okupatuko den aparkalekuan hesiak jarriko dituzte aurretiaz.
Pasabide goratuak egiteko hartuko da neurria.
Gainera, bihar hasi eta lau hilabetez, espaloia eta aparkalekuak okupatuko dituzte eta zirkulaziorako itxiko da Miribilla kalea, San Frantzisko eta Areatxaga kaleen artean. Bidea etengabe egongo da libre oinezkoentzat; okupatuko diren aparkalekuetan hesiak jarriko dituzte aurretiaz eta ordezko bideak Olano, On Claudio Gallastegi eta Bilbo Zaharra izango dira.
Saneamendu eta argi-sarea berritzeko eta alde hori oinezkoen alde bihurtzeko lanak egiteko okupatuko da kalea.
Ur mozketa
Bukatzeko, 16:00etatik 21:00etara bitartean, gutxi gorabehera, uraren hornidura zerbitzua etengo duteZabalbide kaleko 43tik 53ra bitarteko zenbaki bakoitietan, Jose Mugel de Barandiaran Ayerbe kaleko zenbaki guztietan eta Masustegi kaleko 1etik 9ra bitarteko zenbaki bakoitietan.
Udalaren ur-sarean lotura-lanak egiteko kenduko dute ura.