Abian da Rafael Mikoleta Ipuin Lehiaketaren XXIX. edizioa

Erabiltzailearen aurpegia Bilbon euskaraz 2016ko aza. 28a, 00:00


Bilboko Udaleko Euskara eta Hezkuntza Sailak Rafael Mikoleta Ipuin Lehiaketaren XXIX. edizioa abian jarri du. Bilbon erroldatuta dauden 8 eta 16 urte bitarteko gazteek hartu dezakete parte lehiaketan eta lanak urtarrilaren 31 baino lehen aurkeztu behar dira Euskara Zuzendariordetzan.

Idazlanek euskaraz idatziak eta marrazkiz osatuak egon behar dute. Originalak eta argitaratu gabeak izatea ere bete beharreko baldintza izango da, eta egile bakarrekoak izan behar dute. Lanek ezin dute aurretik beste lehiaketa batera aurkeztutakoak izan eta ordenagailuz edo idazkera argian idatziak egon behar dute. Luzerari dagokionez, 2-4 orri bitartekoak izan behar dute. (ikusi triptikoa)

Rafael Mikoleta Ipuin Lehiaketaren helburua, Bilboko Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) gazteen artean euskarazko irakurmena eta idazmena sustatzea da. Urtero lehiaketara 950 idazlan inguru aurkezten dira.

Osorik irakurri