Zabalik dago Rafael Mikoleta Ipuin Lehiaketaren XXIX. edizioa

uriola.eus 2016ko aza. 28a, 09:00

Udalak epea zabaldu du Rafael Mikoleta Ipuin Lehiaketaren XXIX. Ediziorako lanak aurkezteko. Euskaraz idatzitako ipuinen lehiaketa hau Bilboko ikastetxeetako lehen edo bigarren hezkuntzako ikasleei zuzenduta dago.

Rafael Mikoleta ipuin lehiaketak euskarazko lehenengo gramatikaren egilearen izena dauka. 1998az geroztik antolatzen da, euskaraz irakurtzeko eta idazteko zaletasuna zabaltzeko eskola-umeen artean.

Ildo honetan, Euskara eta Hezkuntza Sailak antolatutako lehiaketa honek Euskararen Sustapenerako Ekintza Planaren (ESEP) hiru helburuetako bi hartzen ditu: hizkuntzaz jabetzea eta bere produkzioan daukan kalitatea.

Lanak 2017ko urtarrilaren 31ko 14:00etara arte aurkeztu daitezke. Sarituak, berriz, maiatzean jakinaraziko dira.

Kategoria guztietarako sariak

Epaimahaia literaturaren munduarekin lotutako zortzi kidek osatuko dute; guztiak ere Bilbon bizi direnak: Luis Gutierrez, Igone Etxebarria, Pedro Alberdi, Txani Rodriguez, Lutxo Egia, Juan Ramon Madariaga, Irati Malatsetxebarria eta Goizalde Landabaso.

Sariak lau kategoriatan daude banatuta (A, B, C y D):

• A kategoria, Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailak

• B kategoria, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailak

• C kategoria, Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. mailak

• D kategoria, Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailak

Epaimahaiak guztira hamabi sari banatuko dira, hiru kategoria bakoitzeko:

• 1. saria: 180 euroko balioa duten opariak

• 2. saria: 140 euroko balioa duten opariak

• 3. saria: 100 euroko balioa duten opariak

Lehiaketaren oinarriak

Ipuinak euskaraz idatzitakoak izango dira eta marrazkiz hornituak; originalak eta beste lehiaketaren batean aurkeztu bakoak; autore bakarra izango dute eta irakurtzeko moduan idatzitakoak: ordenagailua, makina edo idazkera argiarekin; gaia librea eta luzera, berriz, orri 2tik 4ra bitartekoa.

Ipuinak aurkezteko epea 2017ko urtarrilaren 31n itxiko da arratsaldeko 14.00etan Bilboko Udaleko Euskara eta Hezkuntza Saileko egoitzan (Venezuela plaza 2, 7 - 48001). Lanen aurkezpen ereduari dagokionez, lan originala koloretan eta kopia bat aurkeztu behar dira; egilearen datuak ez dira agertuko izenburuaren ondoan, bakarrik ikasturtea eta kategoriaren izena. Erantsitako fitxa batean kategoria, ipuinaren izenburua, autorearen izen-abizenak, helbidea, telefonoa, autorearen helbide elektronikoa, irakaslearen izen abizenak eta eskolaren izena jarri beharko dira.

Lehiaketaren oinarriak www.bilbao.net eta www.bilbaoeuskaraz.com udal atarietan egongo dira eskuragarri.