'Amama' filma Camposeko kupulako pantailan

uriola.eus 2016ko abe. 1a, 08:00

Argazkia: argia.eus

SGAE Fundazioaren eta Euskal Herriko Gidoigileen Elkarte Profesionalaren eskutik, euskara hutsean idatzi eta egindako Zine Kontari zinema zikloaren baitan, hainbat film ikusteko aukera izango da abenduaren 2ra arte Campos antzokiko Kupula aretoan. Gaur, Asier Altunak zuzendutako Amama-ren txanda izango da.   

Zine Kontariren bigarren edizioak hainbat genero, ikuslego zein formatu ezberdin bere gain hartu nahi ditu. Helburua, berez, euskarazko labur eta luzemetraiak sustatzea da, euskaraz idatzitako istorioak euskaraz kontatzea denera. 

Pase guztiak arratsaldeko 19:00etan hasiko dira, egunero, azkena ezik, hots abenduak 2aren ostiralekoa, berau 18:00etan izango dela. Sarrera doan gunea bete arte. 

Autoretzapeko zinemagintza Jon Maia, Fermin Muguruza, Eider Rodriguez, Alberto J. Gorritiberea, Asier Altuna eta Arantza Ibarraren eskutik. 

Amama

– Azaroak 1, osteguna: Amama (2015, 103 m.). Familia baten belaunaldien arteko gatazkaren istorioaz ari gara, iragana eta etorkizunaren arteko liskarra, Asier Altunaren zuzendaritzapean eta bere gidoiarekin ere. Nagore Aranburu, Kandido Uranga, Iraia Elias, Amaparo Badiola, Klara Badiola, Ander Lipus eta Manu Uranga, protagonista.

Zigortzaileak

– Azaroak 2, ostirala: Zigortzaileak (2015, 87 m.). Publiko guztientzat, eskolakide zenbaiten mehatsu eta iranei nola erantzun behar den aintzat hartzen duen istorioa da honakoa, hasiera batean neska-mutikoei zuzenduta baina baita guraso eta helduei ere, izan ere, bullying delakoaren tematika da atzean. Arantza Ibarraren gidoiarekin, berak egin ditu ere zuzendaritza lanak, kasu honetan, Alfonso Arandiarekin batera. Anne Igartiburu, Carlos Sobera, Loli Astoreka edo eta Rafael Amargo dantzaria ditu, besteak beste, protagonista.


*Proiekzio guztiak arratsaldeko 19:00etan dira, azken hau izan ezik, 18:00etan. 

www.gidoi.com/eu

Argazkiak: zuloak.verkamiplus.com