EGITARAUA
Abenduak 2 ostirala: 'GIBaren egoera gaur egun'
Bideo-foruma: Théo & Hugo, París 5:59. Frantzia / 2016 / 97’ Komedia dramatikoa
Gayen klub batean, Théo eta Hugoren gorputzek topo egingo dute, batak bestea ezagutu, eta pasiozko besarkada batean lotuko dira. Desioaren indarra eta lehen une horretako beroaldia igarota, bi gazteek, itxaropenik gabe, gaueko Pariseko kale hutsetan, sortu berriko maitasunari aurre egin beharko diote.
Mahai ingurua: Reyes Velayos (Apoyo Positivo) eta EHUko LGTB Liga.
Abenduak 3 larunbata: 'Memoria, prebentziorako tresna gisa'
Bideo-foruma: Let The Record Show. AEB / 2013 / 89’ Dokumentala
1988. urtea zen, eta amorruak, etsipenak eta heriotzak New Yorkeko belaunaldi oso bat kolpatzen zuten. HIESak bizitza lapurtzen zien milaka dantzari, margolari, argazkilari, performer, olerkari eta kulturalki eragina zuten pentsalariri. Kaos horren erdian, artista talde batek bat egin zuen karga politiko handiko lanak sortzeko. Desafio egin zioten artearen munduari, erlijioak markatutako gobernuaren gogorik ezari eta komunikabideen moralik gabeko isiltasunari.
Bideo-foruma: Erritmo aldaketa Cambiando el paso. Bilbo / 2005 / Bertsio laburtua Dokumentala
Hiesari buruz hitz egiten dugunean, ezin da ahaztu gaixoen eta gaitza dutenen lekukoa. Hala ere, hori bezain garrantzitsua da beraien ondoan –aspalditik– besoz beso bidea egiten dutenen hitza: profesionalena. Beren emozio eta ahaleginek ere osatu dute Hiesaren, bizitza eta heriotzaren ibilbide luze hori. Hastapenetatik, norberaren eta gizartearen beldurrak markatuta, gaur egun arte, tratamenduen itxaropenek eta onarpen saiakera ahulek sarituta.
Mahai ingurua: Mikel Martin (EHGAMeko kidea), Elena Patricio eta Fabiola Moreno (Basurtuko Ospitaleko Gizate Langilea eta Cabiando el Paso/Erritmo Aldaketa dokumentalaren zuzendaria).
Antolatzaileak
Bizkaiako GIB/HIESa eta LGTB erakundeen taldea, Bilbon egoitza duten erakundeek osatzen dute: Aldarte, Bizkaiako Hiesaren Aurkako Hiri Batzordea, Hegoak eta T4; eta bere helburuak, hurrengoak dira:
• GIBa eta sexu bidez transmititutako infekzioen aurrean, LGTB kolektiboan informazioa zabaltzea eta sentsibilizazioa eta prebentzioa bultzatzea.
• Sexu segurua eta ohitura osasungarriak sustatzen dituzten ekintzak eta kanpainak burutzea.
• Elkargunerako eta hausnarketarako espazio bat ahalbidetzea.