Oinezkoen alderdiaren zati bat okupatuko dute Aranako Txara plazan

uriola.eus 2016ko aza. 29a, 07:30

Udalak jakitera eman duenez, bihar, azaroak 30, asteazkena, hasi eta lau hilabetez, gutxi gorabehera, berdeguneen zati bat okupatuko dute Araneko Txara plazan. 

Okupatuko den gunean hesiak jarriko dituzte aurretiaz eta oinezkoen igarobidea libre egongo da etengabe.

Araneko Txara plaza oinezkoentzat egokitzeko lanak egin ahal izateko okupatuko dute esparru publikoa.