Euskal Herriarentzat "inposizioaren eta zapalkuntzaren sinonimoa" da "78ko erregimena" deitzen dutena Ikasle Abertzaleak eta Ernaik. Espainiako Konstituzioa, hain zuzen ere, "erregimen hori artikulatu duen elementu zentrala bilakatu da hasieratik", ohar batean zabaldu dutenez.
Gazte eta ikasleek modu "bereziki gogorrean" sufritu dute egoera hori, euren eskubideak "urratu direlarik". Hezkuntza da horren "adibiderik garbiena". Izan ere, "inposizioak inposizio, Madriletik eta sektore oligarkikoetatik diseinatutako eredura kondenatuak izan gara".
Guzti horri "ezetz esateko" eta "gure hezkuntza sistema propioa eraikitze bidean", abenduaren 6an manifestazioa deitu dute IA Bilbok eta Ernai Bilbok 13:30ean Etxebarrietan Anaien plazatik hasita (Unamuno plaza), 78ko erregimenari desobedientzia, Euskal Eskola Nazionala! lelopean.
Deustuko Herri Eskolak
Manifestazioa baino lehen Deustun egitaraua zabala prestatu dut “jai egun arratzoi intsumizioa” adierazteko asmoz.
- 09:00etan gosaria Don Petri Plazan.
- 09:30. Erregimenari kaña!
- 10:30. Tailerra: Zapalduon olerkia.
- 11:30. TailerraGure kabuz ala hil.
- 12:45. Deustuko zutabea manifara.
Solokoetxe eta Gabriel Aresti ikastetxeetako Herri Eskolak
Mahatserriko gazteek ere bat egingo dute biharko aldarrikapenekin eta goizean zehar tailerrak, jolasak eta eztabaidak prestatu dituzte.
- 09:00. Irekiera: Ikasle gosaria (edalontzia eta janaria etxetik eraman behar da “kolektibizatzeko”. Ondoren ezagutza jolasak egingo dituzte.
- 09:30. ‘Zer da LOMCE?’ tailerra.
- 11:30. ‘Gure Erabakia’ eztabaida.