Gainera, "bat dator Surbisak arlo horretan duen estrategiarekin". Horretarako, kontseiluari proposatu dio errehabilitaziorako 2016-2019ko diru-laguntzak arautzen dituen araudia doitzea, kasu berri horiek sartuta, Udalak gai horietan duen estrategiara biltzeko.
'Bilbao Gazte' Udal Planaren eta hutsik dauden etxebizitzak merkatura ateratzeko kasuan, eraikinen elementu komunen errehabilitaziorako diru-laguntzen jasotzaileen artean sartuko ditu etxebizitza hutsen jabeak ere; betiere, egiaztatzen badute etxebizitza hutsak merkatura ateratzeko programa publikoren batean sartu dutela etxebizitza, batez ere, 35 urtetik beherako pertsonek alokairuan hartzeko uzten badira. Pertsona horiei errehabilitatzeko bizi diren pertsonentzako baldintza eta diru-laguntza berberak aplikatuko zaizkie.
Bestalde, saltokietako irisgarritasun unibertsala bultzatzeko, jendeari arreta egiteko lokaletako irisgarritasuna hobetzeko edota konpontzeko laguntzen jasotzaileen artean sartuko dira jarduera berrien titularrak eta lokal irekien titularrak. Helburua irisgarritasuna sustatzea da lokala egokitzean edo obrak egitean bertan, esku-hartze horren inpaktua finantzatzen lagunduta; izan ere, gehienetan eragin handia izaten baitute errehabilitatzeko lokalaren zoruen eta erakusleihoetan. Alde teknikotik bideragarria denean, Surbisak esku hartzen den tokietan irisgarritasun unibertsalaren aldeko apustua egin ohi du, pertsonen joan-etorriak errazteko beti.
Era berean, araudian egingo diren aldaketez baliatuta, Surbisak klausula berriak sartuko ditu segurtasun juridikoa hobetzeko, finantza-kaudimenaren egiaztapena eskatzeko jabe-elkarteen obren adjudikaziodunak diren eraikuntzako enpresei eta eraginkortasun energetiko hobetzearen egiaztapen teknikoa eskatzeko; hirigintza-egokitzapenetik sortutako obligazioak betetzearen baldintza beren-beregi sartzeko, diru-laguntzak atxikita baldintza bete ezean; ahal dela Surbisaren diru-laguntzak ez daitezela Udalak onartzen dituenak baino txikiagoak izan.
2017ko aurrekontua
Bestalde, Surbisak errehabilitaziorako laguntzetarako sozietateak 2017rako duen aurrekontua jakinarazi du Administrazio Kontseiluan: 1,5 milioi euro, aurtengoa bezainbestekoa. Aurten bezala, Surbisak areagotu egingo du bere aurrekontua, Udalbatzarrak baimena eman baitio Harrobi kaleko 2. zenbakiko 7 etxebizitzak saltzetik lortutako dirua errehabilitaziorako diru-laguntzak erabil ditzan, 2016ko eta 2017ko eskariei erantzuteko. Gaur egun, 2016an onartutako diru-laguntzen eskariak 343 dira. 2017rako 80 eskari daude tramitatzeko.
Zer da Surbisa?
Surbisa udalaren sozietatea da eta Bilboko eraikinak, etxebizitzak eta lokalak eraberritzea du xede. Haren lan-eremuaren barruan daude Uri Zaharra, Bilbo Zaharra, Otxarkoaga, Irala, Olabeaga, Zorrotzaurre eta Zazpilanda. Surbisak helburu bi ditu. Alde batetik, eraikinen ondasuna segurua, irisgarria eta efizientea izatea; eta kalitateko etxebizitzak eskaintzea. Bestetik, eraginpeko aldean bizikidetza erraztea. Surbisak bizi-kalitatea hobetu, jarduera sortu eta urian eragin positiboa izan dezan aberastasun ekonomikoa sortu nahi du.