Jazz Bilbao Gau-Txori gaueko programa da, eta euskal jazzaren arloan suspertzen ari diren figurei balioa ematea du xede. Bi emanaldi izango ditu Gau-Txori kontzertu bakoitzak; 20:30ean bata, 23:00etan bestea, eta NH Hesperia, Carlton, Indautxu eta NH Villa de Bilbao hoteletan izango dira.
Esan bezala, Bilboko lau hoteletan izango diren zortzi kontzertu bilduko ditu guztira Gau-Txori programak. Dagoeneko oholtza gainean ikusi ikusi ditugu Carlos Velasco hirukotea (irailaren 16an), Ruben Salvador (irailaren 30ean), FMA hirukotea (urriaren 14an), Jose Luis Canal hirukotea (urriaren 28an), Victor de Diego hirukotea (azaroaren 4an) eta Jeronimo Martin seikotea (azaroaren 18an). Abraham de Roman seikotearen kontzertua eta gero, Collado-Garcia-Benito hirukotearen (abenduaren 16an) emanaldiaren txanda izango da.
Abraham de Roman aaxofonista Sevillakoa da eta Bilbon bizi da, eta, gainera, gure euskal musikako musikari aktiboa da. Oraingoan, seikote batentzako idatzi duen lana aurkeztuko du, eta alboan laguntzen izango ditu euskal musikari berri indartsuenetako 5 kide: Baptiste Techer (tronboia); Javier Perez (tronpeta); Ander Unzaga (pianoa); Arturo Valero (kontrabaxua); eta Unai Olabarri (bateria).
Ibilbide musikala 1994an hasi zuen, Alfonso Romerorekin saxofoi klasikoa ikasten hasi zenean. 2005ean Euskadira etorri zen eta Musikenen ikasten hasi zen. Bertan bukatu zituen goi-mailako Musika ikasketak jazzeko espezialitatean (saxofoia), eta modu berezian nabarmendu zen idazketari dagokionez, konposizioan, moldaketetan eta armonian.
Euskal Herrian musikaren alorrean oso aktiboa den musikaria da, eta hainbat eta hainbat proiektutan parte hartu du, berak sortutako taldeak azpimarratzekoak direlarik.