Euskararen Nazioarteko Egunaren helburua "euskaldunen ahaleginak eta ekarpena azpimarratzea, aintzat hartzea eta eskertzea" dela azpimarratu dute gaurko agerraldian. Alkateak adierazi duenez "euskara ez dago oraindik gaztelaniaren maila berberean onartuta legez, oso beheragoko mailan dirau gizartearen zenbait esparrutan. Bide luzea dugu aurrean berdintasunera iristeko. Hortik, erakundeak egiten ari diren lan eskerga gure hizkuntzaren garrantzia nabarmentzen, bizirik iraun dezan eta gure inguruko arlo guztietan erabili dezagu".
Udalak arreta berezia jarri nahi izan dio musika-talde honi, urteak daramatzatelako "euskara sustatzen eta babesten euren musikarekin". Gogora ekarri dute ere, Ken Zazpi Bilbori "dena ematen aritu" dela Arriaga Antzokian aurtengo urtarrilaren 8an eta 9an abiatutako azken bira honetan, sarrera guztiak amaituta egun bietan; eta Aste Nagusian, berriz, "urteko kontzerturik onenetarikoa" eskaini zuela Abandoibarrako zabaltzan.
Omenaldi honekin, Udalak aintzat hartuko du talde honek duela 20 urte hasitako euskararen aldeko lana, "gure hizkuntzak Bilbon eta Euskal Herrian bizirik iraun dezan lagunduta". Izan ere, musikaz baliatuta, euskara hizkuntza gero eta "biziagoa eta aberatsagoa" bilakatzen baitute.
Ken Zazpi 20 urte agertokiz agertokira
Ken Zazpi 1996an sortu zen Gernikan Jon Mikel Arronategiren (baxu-jotzailea) eta Eñaut Elorrietaren (kantaria) eskutik. Aurtengo Gorakada bilduma-diskoarekin hasi ziren euren burua ezagutzera ematen. Disko horretan dago Bi eta bat kanta ere. Hala ere, 2000. urtera arte ez zen finkatu Ken Zazpi proiektua; urte horretan sartu ziren taldean Igor Artzanegi (baxua), Beñat Serna (gitarra), Iñaki Zabaleta (teklatuak) eta Jon Fresko (bateria).
Hainbat disko plazaratu ditu talde honek; 2001ean ateratako 'Atzo da bihar' diskoaren 20.000 kopia saldu zituzten, erabateko arrakasta horratik. Ken Zazpi taldeak Bartzelonako Camp Nou futbol-zelaian jo zuen 2016an, 70.000 ikus-entzuleren aurrean, Euskadiko eta Kataluniako selekzioen arteko partidaren atsedenaldian. Euskal talde gutxiren eskura dagoen soinua lortu eta nortasun musikal ugarian sakondu arteko bilakaera izan dute euren diskoak.
Orain urtebeteko bira egiten ari dira. Arriaga Antzokian hasi ziren urtarrilaren 8an eta 9an 'Phoenicoperus' lana aurkezteko. Sarrera guztiak saldu zituzten. Beste horrenbeste gertatu da euren kontzertuak eskaini dituzten Euskal Herriko gainerako herrietan eta hirietan. Bira honetan Madrilen eta Bartzelonan ere joko dute. Abuztuaren 20an, euren balioagatik gailendu ziren Abandoibarran eman zuten kontzertuan. Bilbon aurten entzun den kontzerturik onena izan da. Soinu kementsu, trinkoa eta dotorea, eszenaratze bikainarekin. Durangoko iazko Liburu eta Diskoen Azokan Ken Zazpik arrakasta lortu zuen 'Phoenicoperus' diskoarekin.
Diskografia: 'Atzo da bihar', 2001; 'Bidean', 2003; 'Gelditu denbora', 2005; 'Argiak', 2007; 'Zazpi urte zuzenean', 2009; 'Ortzemugak begietan', 2010; 'Ken Zazpi & Euskadiko Orkestra Sinfonikoa', 2013; eta 'Phoenicoperus', 2015
Euskararen Nazioarteko Eguneko adierazpen instituzionala
Udalak bat egin du Euskararen Nazioarteko Eguneko HAKOBAren (Hizkuntza Politika Gaietarako Herri Administrazioen Koordinazio Batzordea) adierazpenarekin.
Testuaren sinatzaile izan dira Eusko Jaurlaritza, Arabako Foru Aldundia, Bizkaiko Foru Aldundia, Gipuzkoako Foru Aldundia, Bilboko Udala, Donostiako Udala, Gasteizko Udala eta EUDEL, guztiak eta HAKOBAko kideak.
Zer egin dezaket nik euskararen alde lemapean herritarrak kontzientziatu nahi dira aurrera egiten jarraitzeko euskaraz hitz eginda. Euskara hizkuntza bizia eta hitz egiten dena izan dadila. Euskara eta gaztelania izan arren hizkuntza ofizialak, oraindik bide luzea dugu aurrean berdintasunera iristeko. Hortik dator euskara esparru guztietan bultzatzeko helburua. Geure gain hartu euskara eta bizikidetza linguistikoa sendotzeko konpromisoa; hortik, ba, galdera 'zer egin dezaket nik euskararen alde?'. Sinatzaile guztiek herritarrak gonbidatzen dituzte galdera hori egitera euren buruei. Baliagarriak eta onuragarriak dira denon ekarpenak euskara biziberritzeko eta gure bizikidetza indartzeko.
Ildo horretan, Juan Mari Aburto Bilboko Alkateak euskara sendotzeko konpromisoa hartu du: "Zere egin dezakegu denok euskararen alde? Euskaraz hitz egin, euskaraz bizi…geure hizkuntza maite eta erabili gaztelaniaren egoera berera hel dadin. Hartara, euskara eta bizikidetza linguistikoa sendotzeko gure engaiamenduaren bidez, herritarrak kontzientziatu nahi ditugu bere erabileran aurrera egiten jarraitzeko".