Donbaseko herriak "behar gaitu", diote lantaldeko kideek. Batez ere, analgesikoak eta antibitikoak behar dituela adierazi dute. Hortaz, botikinak arakatu eta "soberan edo iraungitzeko medikamenduak" izanez gero, bilketa guneetara eraman eta Donbassera bidaliko dituzte: "Edozein elkarlan ongi etorria izango da".
Bilboaldean eta Bizkaian honako helbide elektronikoa darabil lantaldeak harremanetarako: donbassekinelkartasuna@gmail.com