Gabonak 2016

Bilbok ongietorria eman die Gabonei izotz gainean

uriola.eus 2016ko abe. 7a, 09:30

Casilla udal pabilioian berriz ere izotz-pista egongo da. Azken urteeetan nahitaezko hitzordu bihurtu da Bilbon Gabon garaian. Oihane Agirregoitia Bilboko Udalaren Gazteria eta Kirol Saileko zinegotziak eta Leire Aragon BBKren Gizarte Ekintzako zuzendariak instalazioak bisitatu dituzte gaur goizean.

Adinen araberako gune bi egongo dira, umeen segurtasuna bermatzeko eta txanda bakoitzean 150 pertsona sartu ahalko dira instalazioetara.. Bilbao BBK Izotz Pistak aurten ere aparteko instalazioa izango du: Bogsleigh moduko txirrista erraldoia; iaz izan zuen arrakasta ikusita.

2015ean 24.250 pertsonak patinatu zuten 700 m2–ko izotz azalerako instalazioetan eta 16.542 pertsonak erabili zuten txirrista.

Gauzak horrela, izotz pista Bilbo dinamizatzeko programa zabal baten zatia da; 200 ikuskizun eta jardueratatik gora eskainiko baitira Gabonetan. Besteak beste, antzerkia, kontzertuak, zinema-zikloak, erakusketak, folklorea, ipuin-kontalariak, txotxongiloak eta magia.

Kirolaren sustapena, gazteriaren osagai inklusibo gisa

Izotz pista jartzearekin batera, Udalak lankidetzan jardungo du berriz ere 'Gazteguneak' kudeatzen dituzten izaera sozialeko erakundeekin, Udaleko gizarte eta hezkuntza arloko esku-hartze taldeekin eta Hiriko hirugarren sektoreko hainbat erakunderekin, kirola erabiltzaile gazteen osagai inklusibo gisa sustatzeko asmoz, eta horretarako, 2.000 sarrera banatuko dira bazterkeria-arriskuan dauden gazteen artean.

Honela, Udaleko gizarte eta hezkuntza arloko esku-hartze taldeek gonbidapenak banatuko dituzte Gorabide, APNABI, FEKOOR, Down Sindromearen Fundazioa, ASPACE, AVIFES, Bakuva elkartea, Hirukide eta Bizkaiko Gurutze Gorria bezalako erakundeen artean eta Gazteria eta Kirolak Sailak kudeatutako 'Gazteguneen' artean.

Ordutegi zabalagoa eta gauza berri gehiago

Izotz pista urtarrilaren 15era arte egongo da zabalik, goizez eta arratsaldez, eta lehenengo aldiz, jaiegunak ez diren ostegun, ostiral eta larunbatetan 23:00ak arte egongo da zabalik.

Ordutegi arrunta:

• Astelehen, astearte, asteazken eta igandetan: 10:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 22:00etara.

• Ostegun, ostiral eta larunbatetan (jaiegunetan izan ezik): 10:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 23:00etara.

Egun bereziak:

• Abenduaren 24an eta 31n: 10:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 19:30era.

• Abenduaren 25ean, urtarrilaren 1ean eta 6an, arratsaldez soilik egongo da zabalik, 17:30etik 22:00etara.

* Patinatzeko txanda ordubetekoa da. Horri gainerako behar zaio patinak itzultzeko eta janzteko denbora. Hortaz, pistara sartzeko azken txandak 12:45ean eta 20:45ean izango dira.

Ordutegi zabalagoa eskaintzeaz gain, pistak beste hobekuntza batzuk ditu, hala nola, jolasgune bat makinekin, jateko aldearen ondoan, umeak eta nagusiak erosoago egoteko. Aisialdia lasai emateko aukera denentzat egongo da.

Ordubeteko sarrerak 4,60 euro balioko du; 3,60 14 urtetik beherakoentzat eta 2,60 Bilbao Kirolaken abonatuentzat. Eskola-umeek astegunetan 2,60 euro ordaindu beharko dute. Txirrista erabiltzeko sarrerek 3 euro balioko dute.

Sarrerak Kutxabank bidez eros daitezke, online zein erabilera askotako kutxazainetan, baita Casilla pabilioiko leihatiletan ere.

Nahitaezkoa da eskularruak erabiltzea.