Mariaren Bihotza plazan kokatuta dagoen kulturgunea da Sarean eta bere helburuetako bat da "kulturanistasunaren eta belaunaldien arteko topagunea" izatea da. Eta Gau Irekia helburu horren "isla" izatea espero dute bertako kideek.
Gau Irekian nahi duen orok parte hartzeko aukera du. Hau da, auzotarrak dira proposamen eta ekarpenak egiten dituztenak. Aurtengoan ere, San Frantzisko, Bilbo Zaharra eta Zabala auzoetako elkarte eta nazionalitate askotako ordezkaritza zabala izango dela egitarauren baitan jakinarazi dute antolatzaileek. "Bitxia den arren, euskal kultura ez da jarduera askotan ardatz izango", beste hainbat kultura izango dira nagusi.
Guztira, abenduaren 17ko arratsalde-gauean, 90 bat jarduera baino gehiago antolatuko dituzte auzoko hainbat txokotan. Arratsaldeko ekintzak (18:00-20:00 bitartekoak) batik bat ume eta gazteei zuzendutakoak izango dira eta 20:00etik aurrerakoak publiko helduagoari zuzendutakoak.