Gabonak 2016

Olentzero Bilboko auzo guztietara heldu da

uriola.eus 2016ko abe. 12a, 09:30

Olentzero gaur iritsiko da Bilbora. Ikazkin xarmangarriaren 14 irudi handi jada hiriko barrutietako leku esanguratsuenetan kokatuta daude.

Pertsonaia ospetsuari buruzko ekimen hau Bilboko Udalak antolatu duen eta 200 jarduera baino gehiago dituen anbizio handiko programaren baitan dago, eta programa horren helburuak dira hiriko auzo eta merkataritza eremuetako denda eta establezimenduetan Gabonetako erosketak sustatzea eta egun berezi hauetan Gabonetako eta familiako giroa zabaltzea .

“Gabonetan ere, erosketarik onenak zure betiko saltokietan daude” leloa daramate irudiek, eta kalean egongo dira hurrengo urtarrilaren 6ra arte. Olentzero guztiek zaku bana izango dute, eta umeek bertan jarri ahal izango dituzte eskari eta desioz betetako eskutitzak. Opariak banatzen dituen pertsonaia tradizionala eremu ikusgarri eta zirkulazio handia dutenetan kokatuta dago, besteak beste Bilbo Hirigunean (Abandon eta Indautxun), Alde Zaharrean, Uribarrin, Deustun, San Inazion, Santutxun, Txurdinagan, Otxarkoagan, Basurtun, Zorrotzan, Errekalden eta Bilbo Zaharrean.

Olentzeroren irudiekin, Bilboko Udalak tokiko merkataritzaren balio gehigarria nabarmendu nahi du eta hirian egiten diren erosketak sustatu nahi ditu, merkataritza sektorearentzat hain garrantzitsuak diren egun hauetan. Kale eta auzoetako animazioa sustatzea eta hurbileko merkataritzari laguntzea da Gabon hauetan udalak duen helburuetako bat. Horretarako, mota eta adin guztietako jendeari zuzendutako ekimenak antolatu ditu, eta bereziki diseinatu dira familian disfrutatu ahal izateko. Kontzertuak, erakusketak, antzerkia, merkatuak, patinajeko pista, eta noski, Olentzeroren kalejira tradizionala eta Erregeen desfilea dira egun berezi hauetaz disfrutatzeko udalak proposatutako ekintzen artean nabarmentzekoak.

Olentzero ikusi ahal izateko lekuak

• Plaza Biribila

• Poza Lizentziatuaren kaleak eta Ercilla kaleak bat egiten duten tokia

Alde Zaharra

• Santiago plaza

• Unamuno plaza

Uribarri

• Trauko oinezkoena

Deustu

•San Pedro plaza

San Inazio

• Levante plaza

Santutxu

• Karmelo

Txurdinaga

• Ilargi Erdiaren plaza. Julian Gaiarre etorbidea, 6

Otxarkoaga

• Kepa Enbeita plaza

Basurtu 

• Aita Donostia plaza

Zorrotza

• Azoka plaza

Errekalde

• Errekaldeko plaza

Bilbo Zaharra

• Bilbo Zaharra plaza San Frantzisko, 13-15