Zutaz kantatzeko disko-liburuaren aurkezpena egingo du Ubera anaien bandak 20:30ean. Kafe Antzokiak, bere 21. urtemugan, 20:00etan zabalduko ditu ateak txarteldegian 10 euro ordaindu duten Bide Ertzean taldearen zaleentzat.
22:00etan Esne Beltzaren txanda izango da, eszenatoki nagusian. Hernaniko taldeak Esna (5gora, 2015-2016) bosgarren estudioko lan bikoitzeko kantuak xehetuko ditu. Kontzerturako sarrerak 10 euro balio du eta prezio berean DJ Bullen amaierako saioarekin gozatzeko aukera ematen du.