'Berdintasun, Aniztasun eta Inklusioari' buruzko Europako biltzar garrantzitsuena egingo dute 2018an Bilbon

uriola.eus 2016ko abe. 13a, 10:00

Bilbo nazioarte mailako ekitaldi handien hiriburu izango da berriro ere; izan ere, 2018ko irailean Ekonomia Sozialaren Foro Globala hartuko baitu. Mundu mailako fororik garrantzitsuena da hori, eta 1.500 pertsona baino gehiago bilduko dira bertan.

Juan Mari Aburto Alkatea atzo bertan joan zen Maastrichtera, Berdintasuna, Aniztasuna eta Inklusioa Europa mailako biltzar garrantzitsuenaren egoitza Bilbo aukeratu dutela ofizial egiten duen erabakia sinatzera. Biltzar hori 2018ko ekainaren 11tik 13ra egingo da Euskalduna Jauregian.

Erabaki hori atzo, arratsaldeko 17:00ean sinatu zuten, eta bertan, Juan Mari Aburto Alkateaz gain, Imanol Landa Eudeleko presidentea eta Europako Udalerrien eta Erregioen Kontseiluko presidente berria (CMRE), sinatu aurreko batzarrean aukeratu zutena, egon ziren. Biltzar horri esker, Bilbo nazioarte mailako ekitaldi handien hiriburu izango da berriro ere; izan ere, 2018ko irailean, Ekonomia Sozialaren Foro Globala ere hartuko baitu hiriak.

Mundu mailako fororik garrantzitsuena da hori, eta aurrenekoz, hirugarren sektorean esperientzia handia duten mundu osoko arduradun publikoak eta eragile sozialak bilduko dira; guztira, 1.500 pertsona baino gehiago, horietatik 350 hautetsiak dira, 60 herrialdetakoak.

Berdintasuna, Aniztasuna eta Inklusioa biltzarraren kasuan, Bilbo aukeratzeko proposamena EUDELek egin zuen, CMREko kide den aldetik, eta berdintasunaren eta gizarte inklusioaren tokiko politikak sendotzeko euskal udalerriek egiten duten lanaz eta duten konpromisoaz kontseilu horrek oso iritzi ona duela erakusten du. Juan Mari Aburtoren iritzian, euskal udalerriek –handiek eta txikiek- duela urte asko ekin zioten lan horri, inor atzean gera ez zedin eta ardatza beti pertsonak izanda.

Onarpenaren horren emaitza izan zen, baita, iazko ekainean EUDELen ordezkari eta Galdakaoko alkate Ibon Uribe izendatu izana Berdintasuneko Batzordeko presidente (Standing Committee for Equality); batzorde hori da kide diren herrialdeetako berdintasuneko tokiko politikak koordinatzeko organo gorena. Ibon Uribe nazioarteko zenbait topaketetara joan da Bilboko Alkatearekin batera.

Erromatik Bilbora

"Inguruabar horiei eta Bizkaiko hiriburuak ekitaldiak antolatzeko duen gaitasunari esker" egingo da ekitaldi berri hau Bilbon; goi-mailako 500 pertsona baino gehiago bertaratzea espero dugu, besteak beste, udaletako eta erregioetako adituak eta hautetsiak, Europako erakundeeak, nazio mailako gobernuak, gizarte zibileko eta akademikoak eta kideak eta sektore pribatuko kideak.

Gogoratu beharra dago lau urterik behin, eta biltzarren artean, CMRE erakundeak tokiko eta erregioetako gobernuetarako garrantzi handiko gai bati buruzko biltzar garrantzitsua antolatzen duela. Europako hiriburu garrantzitsuak, Erroma, esaterako, azken edizioan (2014an), biltzar honen egoitza izan dira. Hurrengoan Bilboren txanda izango da.