Gabonak 2016

Gabonetako zirku solidarioa egingo dute abenduaren 29an Bilborocken

Erabiltzailearen aurpegia Herrikolore 2016ko abenduaren 25a

Malas Compania eta Karola elkarteek, Bilboko Udalaren eta Zaporeak elkartearen laguntzarekin, zirku emanaldi solidarioa egingo dute gabon hauetan Bilbon. 

Emanaldia abenduaren 29an izango da Bilborocken 18:00etatik aurrera. Sarrerak bost eurotan egongo dira salgai, eta etekinak Greziako Chios irlan errefuxiatuekin lan egiten duten proiektu solidario ezberdinetara bideratuko dira.