uriola.eus

Zerbitzu bereziak Bilbobusen Athletic-Celta taldeen arteko partidua dela eta

  Oharrak  Bilbo

Hurrengo astelehena, abenduak 19, Athletic eta Celta taldeek 20:45etan jokatuko duten Ligako partida dela eta, Bilboko Udalak Bilbobuseko zenbait linearen zerbitzua luzatuko du, partida ikustera joaten direnei etxera itzultzeko modua erraztearren.

Azken irteerak

- 28. lineak (Uribarri /altamira) honela luzatuko du irteera-ordutegia:

• Uribarrirantz, Jesusen Bihotzetik: 22:50 – 23:00etan.

• Altamirarantz, Sabino Araneko 34tik: 23:00etan.

- 38. lineak (Otxarkoaga/Basurtu-Termibus) honela luzatuko du irteera-ordutegia:

• Termibusetik: 23:00 – 23:20etan.

- 56. lineak (La Peña-Jesusen Bihotza) honela luzatuko du irteera-ordutegia:

• Jesusen Bihotzetik: 22:50 – 23:00etan.

- 57. lineak (Miribilla-Ospitalea) honela luzatuko du irteera-ordutegia:

• Ospitaletik: 23:00etan.

- 62. lineak (San Mames/Arabella) honela luzatuko du irteera-ordutegia:

• Jesusen Bihotzetik: 22:50 – 23:00etan.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa