Umeentzako Gabonetako Gida prestatu du Udalak 600 aukera baino gehiagorekin

uriola.eus 2016ko abe. 16a, 09:22

Udalak Umeentzako 2016ko Gabonetako Gida argitaratu du online. Gida horretan Bilbon Gabonetan aisialdia emateko 31 entitatek antolatutako116 programa azaltzen dira. Gazteria eta Kirol Sailak jarritako aplikazio hau udalaren webgunean (www.bilbao.eus) dago eskuragarri.

Umeentzako Gabonetako Gida prestatu du 600 aukera baino gehiagorekin. Argitalpen hau zortzi urtez argitaratu da, sei urtetan edizio digitalean. Gida finkatu egin da; izan ere, 50.000 bisitatik gora izaten ditu. Erabiltzeko tresna erraza da eta bilaketak ezin hobeto eta ezin errazago egiteko dago pentsatuta. Horretarako familiek urian umeentzat antolatutako jardueretan klikatu beharko dute. Horretarako irizpide ezberdinak erabil ditzakete: adinak, hizkuntzak, entitate antolatzaileak, egunak eta orduak.

Aisialdirako 600 aukeratik gora

Ekimen honetan Bilbon urtarrilaren 8ra arte familiek aisialdia emateko (jardueren % 64) edo 3 eta 13 urte bitarteko umeek aisialdia emateko 627 aukera bildu dira. Administrazioek eta laguntza publikoa duten entitate pribatuek eskaintzen dituzten programazioetatik atera dira jarduerak.

Aurreko urteetan bezala, aurten ere, Umeentzako 2016ko Gabonetako Gidan familiek jarduera-eskaintza zabala izango dute; hasi tailer, erakusketa eta izotz-pistatik eta kalejira, zein belenetaraino. Bilboko 8 barrutietan izango dira ekintzak eta Gabonei lotu-lotuta daude horietako asko, esate baterako, Olentzero eta Maridomingiren etorrera edo Erregeen Kabalgata.

Poltsiko guztietarako jarduerak daude gidan; izan ere, hiru laurdenak doakoak edo 5 eurotik beherako prezioa dute. Ordutegiak ere asko dira; hala ere, ia jardueren erdiak goizez eta arratsaldez dira, familia-bizitza eta familiako kideak elkarrekin aisialdia ematea uztartzeko.

Teknologia berriak, kirola eta balio olinpikoak: programazioa

Bilboko Udalak ere opor hauetarako beren-beregi diseinatutako programazioa du, Gazteria eta Kirol Sailak prestatua. Horrela bada, Zeu Moldatu! Tailerrak 8 eta 11 urte bitarteko umeentzat dira, teknologia berrietarako hurbiltzeko modu berezi batez errealitate birtualean murgiltzeko. Basurtuko udaltegian (Zankoeta, 1) izango dira, goiz eta arratsaldez.

Gabongune programa 5 eta 8 urte bitartekoentzat da eta Gabonkide 9 eta 11 bitartekoentzat. Umeak kirol paralinpikoaren balioetara hurbilduko dira, uriko 8 barrutietan egokitutako 8 espaziotan. Goizez izango da programa hau.

Beste alde batetik, hiriko 6 eta 13 urte bitartekoek taldekako jolasak, igeriketa, padela, tenisa edo saskibaloia aukeratu ahalko dituzte Bilbao Kirolak antolatutako Gabonetan Primeran Kirola Eginez 2016-2017' programan. Abenduaren 26an, 27an, 28an, 29an eta 30ean eta urtarrilaren 2an, 3an, 4an eta 5ean izango dira jarduera horiek Deustuko, San Ignazioko, Txurdinagako eta Zorrotzako udal kiroldegietan.

Udalaren programazioko jarduera gehienak euskaraz eta gaztelaniaz dira, ele bietan, eskolatik kanpo euskararen erabilera sustatzeko. Eskaintzaren %5ean ingeles hizkuntzak ere lekua du, mintzaira bakarra izanik edo euskara eta gaztelaniarekin batera erabiltzeko.