Gidarien artean alkohola eta drogak kontrolatzeko kanpaina hasi du Udaltzaingoak

uriola.eus 2016ko abe. 19a, 08:30

Aurreko urteetan bezala, Bilboko Udaltzaingoak, Gabonak direla-eta, gaur jarriko du abian gidarien artean alkohola eta drogak kontrolatzeko kanpaina. Egun hauetan hirian zirkulazio handiagoa izaten da eta leku batzuetan, batez ere sarrera-irteeretan auto-pilaketak izaten dira, baita merkataritza-aldeetan ere.

Horrela bada, gaur, astelehena, abenduak 19, kontrola eta zaintza areagotzeko kanpaina bat abiatu dute, urtarrilaren 4an amaituko dena. Batez ere, zirkulazio gehieneko lekuetan, errepidean istripuak izateko faktoreetako bati, ahal den neurrian, aurrea hartzeko; izan ere, hildakoak izaten diren istripuen % 43tik gorako kasuetan agertu ohi den faktorea da.

EAEko Bide Segurtasunerako eta Mugikortasun Segururako Plan Estrategikoaren barruan dago ekimen hau. Lortutako datuak dagoeneko aurreko edizioetakoak jasota dituzten taula batzuetan jasoko dira, bilakaera zein den ikusteko.

Datu horien arabera, 2015eko abenduaren 19tik 2016ko urtarrilaren 3ra arteko kanpainan Bilboko Udaltzaingoak 144 proba egin zituen (138 alkoholemia neurtzeko eta 8 drogen kontsumoa kontrolatzeko). Bik positibo eman eta isunak jarri zitzaizkien.

Alkohola eta beste substantzia batzuk ez dira bateragarriak gidatzearekin. Jaiak direla-eta, Bilboko Udalak garraio publikoa erabiltzeko aholkua eman gura die herritarrei berriro ere.