2,9 milioi eurotik gorako diru laguntzetarako programa

uriola.eus 2016ko abe. 19a, 12:38

Udalak abian jarriko du diru-laguntzetarako programa. Plan horretan 2.914.456 euro erabiliko dira aurten, iaz baino % 22 gehiago hain zuzen ere. Udalak 2017ko diru-laguntzetarako kopurua handitu izanak eragin berezia izango du garapenerako lankidetzaren eta giza eskubideen arloetan elkarteek aurkeztuko dituzten proiektuetan.

Epeak

Diru-laguntzetarako eskariak aurkezteko epea gaurtik, 2016ko abenduaren 19tik 2017ko urtarrilaren 30era bitartekoa izango da, egun bi horiek barne direla.

Laguntza horiek jasotzeko aukera izango dute gizarte-itzulkin garrantzitsuko proiektuak garatzeko interesa duten erakundeek, udal jardueraren osagarriak eta Udaleko sailen helburuak betetzeko lagungarriak badira: Gizarte Ekintza, Partaidetza eta Barrutiak, Kultura, Euskara, Immigrazioa, Jaiak, Hezkuntza, Berdintasuna eta genero-indarkeriarekin amaitzeko arloa, Gazteria, Ingurumena, Osasuna eta Kontsumoa, eta Garapenerako Lankidetza.

Diru-laguntzetako partidarik handiena aurten garapenerako lankidetza eta giza eskubideen arloak jasoko du, 1.994.156 eurokoa, iaz baino % 39 gehiago hain zuzen.

Eskariak

Diru-laguntzen eskariak aurkezteko Udalak zenbait mekanismo jarri ditu. On line egin daiteke web orrian (www.bilbao.eus), Herritarren Informazio Bulegoan eta barrutietako udaltegietan, bertan baitago prozesu osoaren dokumentazioa.

Informazio-saioak ere gingo dira eta kontsultak egiteko telefonoa jarriko da: 010/944.010.010.

Udal webgunea: Diru-laguntzak aurkeztea eta kontsultatzea

Web orriaren bidez, eskariak aurkeztu ez ezik, tramitazioa zertan den ere kontsultatu ahal izango da. Hartara, entitateek onartutako ziurtagiri elektronikoaren bidez edo Bilboko Udalaren web orrian sartzeko pasahitza erabilita, interesdunek 2017ko edo lehenagoko (2007tik aurrerakoak) eskariak zertan diren kontsultatu ahal izango dute.

Erakundeek, bakoitza nolakoa den kontuan hartuta, web orriaren bidez zuzenean kontsultatu ditzakete aurkezteko aukera duten deialdiak.

Herritarrentzako informazio-bulegoak eta Barrutietako udal bulegoak

• Herritarren Informazio Bulegoa: Ernesto Erkoreka plaza, 12

• 1. barrutiko bulegoa: Agirre Lehendakariaren etorbidea, 42

• 2. barrutiko bulegoa: Iturriondo plaza, 4

• 3. barrutiko bulegoa: Txomin Garat etorbidea, 12-18

• 4. barrutiko bulegoa: Circo Amateur Club Deportivo, 2

• 5. barrutiko bulegoa: Pilota, 10

• 6. barrutiko bulegoa: Barrainkua, 5

• 7. barrutiko bulegoa: Altube zeharbidea, 6

• 8. barrutiko bulegoa (Basurtu): Zankoeta 1.

• 9. barrutiko bulegoa (Zorrotza): Hermógenes Rojo, 1

Beste zerbitzu lagungarri batzuk

Kontsultarako telefonoa

Prozesuan ager daitezkeen zalantzak argitzeko telefonoa jarri du Udalak: 010/944.010.010, astelehenetik igandera bitartean, 08:00etatik 20:00etara.

Informazio-saioak

Diru-laguntzei buruzko prestakuntza-saio bi egingo dira (baldintza orokorrak, aurrekontuak, justifikazioa…): urtarrilaren 11n (erdaraz) eta urtarrilaren 12an (euskaraz) Ibaiondoko Udaltegian (La Bolsa eraikina), 18:30etik 21:30etara. Saioetan parte hartzeko izena eman behar da aurretik 010/944.010.010 telefonora deituta (pertsona bakarra entitate bakoitzeko).

Lankidetzarako garapenaren eta giza eskubideen arloko diru-laguntzen deialdietarako informazio-saio berezi bat egingo da urtarrilaren 18an, 17:00etatik 18:30era bitartean, Udaltegian bertan.

2017ko diru laguntzak

12 arlo eta 25 jarduera ildo

2017ko deialdirako 2.914.456 euro bideratu dira guztira diru-laguntzetan, 12 esparru eta 25 laguntza-ildotan banatuta:

- Gizarte Ekintza

160.000 euro bideratuko dira guztira, era honetan banakatuta:

• Adingabeen ongizatea sustatzeko programen babesa: 40.000 euro.

• Elkarteratzea eta gizarte parte hartzea sustatuko duten programen babesa: 80.000 euro.

• Gizarteratzea sustatuko duten programen babesa: 40.000 euro.

- Partaidetza eta barrutiak

Aurrekontua 24.800 eurokoa da. Kopuru hori Herritarren Partaidetzako Erakundeen Udal Erroldan izena emanda duten auzo-elkarteen garapenean laguntzeko, elkarte horien jarduteko eremua auzoa edo barrutia denean, eta herritarren partaidetza bultzatzeko izango da.

- Kultura

Guztira 79.200 euroko diru-laguntza emango da, kultura-jarduerak sustatzeko.

- Euskara

Euskararen erabilerarako diru-laguntzak 158.600 eurora iritsiko dira, kontzeptu hauetan banatuta:

• Eskoletako programak: 29.700 euro.

• Euskararen erabileraren sustapena: 128.900 euro

- Hezkuntza

173.800 euro, horietatik 109.400 euro hezkuntzaren arloko programetarako eta 64.400 euro eskola-igeriketa bultzatzeko.

- Berdintasuna eta genero-indarkeriarekin amaitzeko arloa

60.000 euro, honela banatuta:

• Elkarteen mugimendua ahalduntzeko: 15.000 euro.

• Norbere bizimodua, etxekoa eta lanekoa uztartzeko eta ardurak banatzeko ekimenetarako: 15.000 euro.

• Genero-indarkeriari aurrea hartzeko ekimenetarako: 30.000 euro.

- Gazteria

55.000 euroko laguntza emango da, guztia umeentzako, gaztetxoentzako eta gazteentzako programa eta jardueretarako.

- Ingurumena

50.000 euroko laguntza emango da, honela banatuta:

• Jasangarritasuna, mugikortasuna eta klima-aldaketa: 20.000 euro.

• Agenda 21en bitartez, Auzoetako Bihotzen ingurumen eta gizarte hobekuntzarako: 30.000 euro.

- Osasuna eta kontsumoa

104.900 euro, honela banatuta:

• Osasuna sustatzeko programak: 96.900 euro

• Droga-menpekotasunen inguruko programak: 8.000 euro

- Garapenerako lankidetza eta giza eskubideak

1.994.156 euro, honela banatuta:

• Garapenerako nazioarteko lankidetzako urteko programak: helburu nagusia gastu arrunta duten proiektuetarako programak: 639.156 euro.

• Garapenerako nazioarteko lankidetzako urteko programak: helburu nagusia inbertsioa duten proiektuetarako programak: 300.000 euro.

• Garapenerako nazioarteko lankidetzako zenbait urteko programak: helburu nagusia gastu arrunta duten proiektuetarako programak: 615.000 euro.

• Garapenerako nazioarteko lankidetzako zenbait urteko programak: helburu nagusia inbertsioa duten proiektuetarako programak: 300.000 euro

• Garapenerako sentsibilizaziorako eta hezkuntzarako eta giza eskubideetarako: aldian aldiko ekintza edo ekitaldiak diru-laguntzaren eskaria 2.500 eurokoa edo hortik beherakoa denean: 20.000 euro.

• Garapenerako sentsibilizaziorako eta hezkuntzarako eta giza eskubideetarako: diru-laguntzaren eskaria 2.500 eurotik gorakoa eta 8.000 eurokoa edo gutxiagokoa denean: 60.000 euro

• Garapenerako sentsibilizaziorako eta hezkuntzarako eta giza eskubideetarako: urte biko programak: 60.000.

- Immigrazioa

15.000 euro, guztia etorkinen elkarteen funtzionamendurako programetarako.

- Jaiak

39.000 euro, guztia auzoetako jaietarako.