Erakunde biek modu horretan ospatuko dute San Tomas eguna, euskal egutegiko jairik garrantzitsuenetakoa, Bilboko kaleak jendez beteko dituena, urtero bezala.
Aukera ona da, Areatzan egiten den azoka ospetsua bisitatu ostean, gure kultura deskubritzeko Euskal Museoan, edo gizateriaren historia ezagutzeko Berreginen Museoan, plastilinaz egindako erakusketa berriari esker.
Bi museoen ordutegiak hemen kontsultatu ditzakezu: www.euskalmuseoa.org eta www.museoreproduccionesbilbao.org