Erriberako eta Abandoko merkatuek euren ordutegia zabalduko dute Gabonetan

uriola.eus 2016ko abe. 21a, 10:35

www.euskoguide.com

Abandoko eta Erriberako Udal Merkatuek zabaldu egingo dute jendearentzako ordutegia Gabonetan zehar. Gainera, abenduaren 23an eta 30ean ordutegi berezia izango dute; etengabe egongo dira zabalik 08:00etatik 20:00etara bitartean.

Udaleko Osasun eta Kontsumo Sailak azpimarratu nahi izan du Udal merkatuak direla hiriko hornidura gune nagusiak, eta, betidanik, kalitate hoberena preziorik hoberenean bermatzen dutela.

Erriberako Merkatua astelehenetik ostiralera egongo da zabalik, 08:00etatik 14:30era eta 17:00etatik 20:00etara asteartetik ostiralera; larunbatetan, berriz, 08:00etatik 15:00etara bitartean. Abenduaren 23an eta 30ean etengabe egongo da zabalik 08:00etatik 20:00etara.

Bestalde, Abandoko Merkatua astelehenetik ostiralera egongo da zabalik 08:00etatik 14:30era eta 17:00etatik 20:00etara eta larunbatetan, 08:00etatik 14:00etara. Abenduaren 23an eta 30ean etengabe egongo da zabalik 08:00etatik 20:00etara. Abenduaren 24an eta 31n zabalik egongo da 08:00etatik 15:00etara bitartean. 

Gainerako udal merkatuek neguko ohiko ordutegiarekin jarraituko dute. Horrela, Zabalguneko Merkatuak 07:30etik 15:00etara zabalduko ditu ateak astelehenetik larunbatera, betiko moduan. Deustuko Merkatuak, astelehenetik ostiralera 08:00etatik 14:00etara eta arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara, eta larunbatetan 08:00etatik 14:00etara.

San Inazioko eta Otxarkoagako Merkatuei dagokienez, astelehenetik ostiralera 08:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:30era egongo dira zabalik, eta larunbatetan 08:00etatik 14:00etara.

Amaitzeko, Traukoko Merkatuaren ordutegia 08:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara bitartekoa da astelehenetik ostiralera eta 08:00etatik 15:00etara larunbatetan.