Jostailuen bilketa solidarioan parte hartzeko aukera dago bihar arte

uriola.eus 2016ko abe. 21a, 11:00

Bilboko Udalak eta BBK banketxeak txoko solidario bat antolatu dute, lagundu nahi duten guztiek jostailu berri edo erabilitakoak, egoera onean daudenak,  emateko. Gero, Koopera erakundeak eramango dizkie gehien behar dituzten neska-mutilei. 

"Jai hauek oso bereziak dira etxeko txikienentzat eta denek gozatu beharko lukete Gabonetako magiaz, opariren bat jasota", Bilboko Udaleko eta BBK-ko ordezkarien esanetan. Hori dela-eta, abenduaren 19tik abenduaren 22ra, txoko solidario hori jarrrita egongo da Arriaga plazan. Zabalik egongo da 11:00etatik 20:00etara, abenduaren 22an izan ezik; egun horretan 11:00etatik 14:00etara izango da. 

Horrela, bada, "bilbotar guztien elkartasunari esker, Olentzero Bizkaiko etxe guztietara joango da opariz beteta".