Gabonak 2016

Gaur helduko dira Olentzero eta Mari Domingi Bilbora

uriola.eus 2016ko abe. 23a, 10:51

Galtzagorri leialekin batera, arratsaldean helduko dira Olentzero eta Mari Domingi. Bilboko erdiguneko kale nagusietatik omenezko kalejira egingo dute. Ospakizunaren ondorioz, Kale Nagusia-Plaza Biribila-Areatza eremuko ibilgailuen trafikoa eten egingo da behin-behinean.

Olentzero eta Mari Domingiri ongi etorria emateko desfilea 17:45ean hasiko da, eta 45 minutuz, gutxi gorabehera, hurrengo ibilbidea egingo du: Moyua plaza - Kale Nagusia - Plaza Biribila - Nafarroa - Areatzako zubia - Arriaga plaza.

19:00ak aldera, ongi etorria egingo zaie Arriaga Plazan. Bertan, ikazkinak eta Mari Domingik Areatza Zubiaren ondoan bildutako jendea agurtuko dute, eta gero, antzokira sartuko dira atsedena hartzeko, txikien artean opariak zein ilusioa banatzen jarraitu ahal izateko.

 

Aldaketak trafikoan

Olentzero eta Mari Domingi heltzearekin batera, 17:45etik 20:00etara, gutxi gorabehera, Bilboko erdiguneko hainbat kale trafikorako itxita egongo dira kalejira pasatzeko, eta ekitaldia burutu ahala, mailaka irekiko dituzte kaleok.

Hala, 17:45etik aurrera, ibilgailuen trafikorako itxita egongo dira Kale Nagusia, Moyua plazaren eta Plaza Biribilaren arteko bide-zatia. Bide-zati hori itxita dagoen bitartean, Kale Nagusiko eta hura zeharkatzen duten kaleetako (Portuko markesa, Astarloa eta Mazarredo zumarkalea) aparkalekuetara ezin izango da sartu ezta atera ere.

Mazarredo zumarkalearen eta Astarloa kalearen artean dagoen Ledesma kaleko bide-zatian aurreko bidegurutzetik sartu eta irten behar izango da, seinalistek lagunduta.

Gainera, kalejira Nafarroa kaletik igarotzen ari den bitartean, eragozpenak egongo dira Bailen eta Erripa zeharkako kaleetan eta hor dauden garajeetan.

 

Bilbobus

Bestetik, Olentzeroren kalejiraren ondorioz, Bilbobuseko hainbat autobusen ibilbideak aldatuko dira. Hala, Kale Nagusiaren 3, 7 eta 36 zenbakietako geralekuetan 01, 10, 28, 56, 62, 72, 77 eta A7 lineetako autobusek ez dute zerbitzurik emango 17:45etik kalejira igaro arte.

Horrez gain, trafikorako itxita dagoen bitartean, zirkulazioa hurrengo lekuetatik bideratuko da: 

- Moyua plazarako noranzkoan: Urkixo - Iparragirre - Moyua plaza

- Plaza Biribilerako noranzkoan: Colon Larreategui - Mazarredo zumarkalea

Era berean, 17:45etik 56 eta 77 lineetako autobusak Moyua plazatik Elkano - Hurtado Ametzaga - Zabalburu - Gorte kaleetatik joango dira, eta ondoren ohiko ibilbidea jarraituko dute.

28, 62 eta 72 lineek ere aldatuko dute ibilbidea: Colon Larreategi - Buenos Aires - Udaletxeko zubia; horren ostean, ohiko ibilbidea hartuko dute. Erribera kaletik etortzen diren lineei dagokienez, hurrengo ibilbidea izango dute: Mesedeetako zubia - San Frantzisko - Zabalburu plaza - Aiala - Urkixo zumarkalea - Iparragirre - Moyua plaza; horren ostean, ohiko ibilbidea hartuko dute. 

Informazio gehiago geralekuetan, www.bilbao.eus/bilbobus webgunean eta 010 telefonoan.

 

Garbiketa

Urterik urte, Olentzero eta Mari Domingiren ongi etorriak Bilboko Udal Garbiketa Zerbitzurako erronka berria ekartzen du. Aurten ere, zerbitzu horretako beharginak Bilboko kaleak garbi-garbi uzten ahaleginduko dira, kalejira baino lehen eta hura amaitutakoan.

Horretarako, Obra, Zerbitzu, Hiri-eraberritze eta Espazio Publikoko Sailak garbiketa operatibo berezia prestatu du, lau erratz-makinaz, hamar beharginez eta zaborra biltzeko kamioi batez osatuta. Ekitaldia burutu bitartean, kaleak garbitzeaz arduratuko dira.