Bilbao Kirolakeko abonu berria guraso bakarreko familientzat

uriola.eus 2016ko abe. 22a, 09:30

Gero eta eskari handiagoari erantzuteko, Udalak, Bilbao Kirolak erakundearen bidez, 2017ko urtarrilaren 1etik aurrera abonu berezia aterako du guraso bakarreko familientzat. Hartara, famili unitate horien eskubideak parekatu egingo dira gainontzekoekin.

Abonu berrien titularrentzako prezioa helduentzako abonu indibidualarena da eta modalitate berri honetaz baliatu ahal izateko baldintzak oso errazak dira: famili liburua eta errolda-agiria aurkeztea eta, beharrezkoa den kasuetan, dibortzioaren epaia edo heriotza-ziurtagiria eranstea, alargunek euren egoera egiaztatzeko.

Horrela, Udalak kirolaren praktika bultzatzen jarraitzen du adin eta egoera fisiko guztietako pertsonentzat; betiere, ikuspegi osasungarritik eta bizimoduaren kalitatea hobetzeko helburuarekin.

Kirol diziplinen eta jardueren eskaintza ugaria

Bilbao Kirolakek jardueren eskaintza ugaria du 2017rako. Eskaintza horren barruan 79 kirol diziplina daude (futbola edo saskibaloia bezalako kirol maioritarioetatik igerilekuko, gimnasioko edo kanpoan egiteko azken nobedadeetara).

Horrela, Udalak adin eta egoera guztietako pertsonengana iritsi nahi du, hau da, diziplinak eskainita umeentzat, adinekoentzat, haurdun dauden emakumeentzat zein dibertsitate funtzionala duten pertsonentzat. 60 ikastaro eskaintzen ditu aretoan edo pistan, 11 uretan eta 12 kirol egokitukoak (zenbait mailatakoak). Ikastaro horietan parte hartzeko zenbait abonu edo karnet mota daude.

Abonu eta txartel motak

Abonatuek modalitate indibiduala edo familiarra aukeratu dezakete. Azken horren onuradunak sartzen dira, hala nola, ezkontidea eta seme-alabak (Ikusi erantsitako taula prezioak kontsultatzeko).

Txartel hauek daude aukera batean zein bestean:

• 1. mota: sarbidea ordutegi osoan

• 2. mota: % 10eko deskontua, igerilekua bakarrik erabiltzeagatik.

 •3. mota: % 35eko deskontu, sarrera 14:00etara arte mugatzeagatik.

• Gehiago txartela: intentsitate bereziko kirola egin nahi dutenentzat. Txartel honek hobari bereziak izango ditu 2017an.

• Junior txartela: 18-30 urteko pertsonentzat.

• Gimnasio pribatuetarako txartela

Horrez gain, Talde Libreen inskripzio-mota dago, Bilbao Kirolakeko ikastaro batzuetara joateko, abonatua izan zein izan ez.

Informazio gehiago: www.bilbaokirolak.eus.