'Korrontzi Dantzan' izeneko bere azken lana kaleratu ostean eta proiektu honekin mundu erdiko eszenatokietatik igaro ondoren, orain, egindako lana Campos Antzokira ekartzeko gala berezia prest du. Gaurko "espresuki prestatua den ikuskizuna".
Horretarako, dantzari desberdinek euskal koreografo ospetsuenek (Jon Maya, Edu Muruamendiaraz, Igor Yebra, Izaskun Iturri, Eneko Gil, Oinkari…) sortutako dantza ikusgarriak dantzatuko dituzte. Azken urteetako lanaren laburpen bat da, non helburu solidario batekin eszenatoki berean 300 dantzari baino gehiago musika bakar baten ildoan dantzatuko diren, Korrontziren musikarekin hain zuzen ere.
Ikuskizun honetatik jasotako etekinak gaitz desberdinek jotako haurrak laguntzen dituen Tdh-Gizakien Lurra Fundazioa GKEari bideratuko zaizkio.
'Korrontzi Benefic'
Proiektuaren zuzendaria: Agus Barandiaran.
Korrontzi taldearen partaideak: Agus Barandiaran, Ander Hurtado de Saratxo, Kike Mora, Alberto Rodriguez, Cesar Ibarretxe (soinu teknikaria).
Proiektuaren dantza irakaslea: Izaskun Iturri.
Korrontziren dantza talde titularra: Oinkari dantza taldea (Villabona).