Miribilako eskolako ume eta gurasoek lagunduta Olentzero eta Mari Domingi Kortes kaleko zaharren egoitzan kantu kantari ibiliko dira. Ondoren, Mariaren Bihotza plazan dantzan egingo dute eta txokolatea edango dute.
Atseden hartzera Bilbo Zaharreko plazara jaitsiko dira kalejiran. Bertan auzoko umeek txalaparta eta perkusio emanaldia eskainiko diete. Ez da faltako musikarik, dantzarik eta gaztainarik Bilbo Zaharreko palzan 20:00etatik aurrera.
San Frantziskoko eta Bilbo Zaharreko jai batzordeek elkarlanean antolatutako ekimena da.