Amaitu dituzte Errekalde eta erdialdea lotzeko lanak

uriola.eus 2016ko abe. 23a, 08:15

2013an Sabino Aranako zubia bota izana, oraina eta geroa izan zen Basurtu eta Errekaldeko auzoetarako. Udalak gaur inauguratu du 3,4 milioi euroko inbertsoa suposatu duen FEVEko lineako trenbideko estalkia, Elexabarritik Gordoniz kalerainoko urbanizazioa.

Gaur inauguratu den tartean Sabino Arana etorbidea Gordoniz biribilgune eta zubiari lotuta geratu da FEVEko lehengo trenbidearen estalkia urbanizatuta. Jarduera-eremu horretako zabalera 21.500 metro koadrokoa da. Hain zuzen ere, estalkia urbanizazioaren baldintza da, eremu horretan maila bi sortu direlako. Beraz, maila bi horien arteko aldea ahal den neurrian murriztea eta pertsonen mugikortasuna hobetzea izan da jarduera horren xedea.

Urbanizazioa obra bakar moduan egin den arren, lanen deskripzioa hiru bloketan banatu daiteke:

A-A-Sabino Arana etorbidetik hurbilen dagoen gunetik Urkiola kaleraino, bertan Kaputxinoen komentua eta Mala estrata daudela

Eremu horrek hainbat maila zituen kota ezberdinetan, baina horietan 40 cm-ko aldea baino ez egotea lortu da. Kolorezko parterreak (berdeak gehi landatutako loreak) eta zuhaitzak ipini dira azpian trenbidea ez duten eremuetan. Egoteko eremu bi, hiriko altzariak, loreontziak, argiteria berria eta erabilera askotarako eremu irekiak daude orain.

Trafikoa moteldu da eta tokikoa baino ez da orain. Mala estrata oinezkoentzat da kalitatezko espazio handiagoa lortuta. Sabino Arana etorbiderako norako bakarreko erreia mantendu da inguruko garajeetarako.

B-B-Urkiola kaletik Gordoniz zubiraino

Eremu horretan elementu mekaniko bien bitartez zuzendu diren maila bi daude, ibilbideak hobetuta:

• Haietariko lehenengoa Jardintxikerrako behealdea goikoari lotzen dion igogailua da. 6’5 metroko desnibela dauka. Hala, Gordoniz biribilgunera heldu ahal izango da Jardintxikerrako eskailerak erabili barik.

• Bigarren elementu mekanikoa ere igogailu bat da, Diaz Enparantza doktorearen kaleak Gordoniz zubiarekin duen irisgarritasuna hobetzea xede duena, oraingo eskailera eraitsiz eta 5 metroko altuera gaindituz.

Halaber, Gordoniz biribilgunetik Diaz Enparantza doktorearen kalerako oinezkoentzako lotura zuzena sortu da, Gordoniz zubira heldu ahal izateko ibilbidea laburtuta.

Goreneko aldean, umeentzako jolastokia eta adinekoentzako gunea, loredun parterre berdeak eta denetariko kontuetarako espazio librea daukan egoteko eremua aurkitu ahal izango ditugu, haizetik babestuta eta eguzkiaren argi zuzenarekin. Etxebizitzen ondoko gaur egungo espaloiak 5 metro zabalagoak dira.

C-Jardintxikerrako eremua

Autoak kendu eta egoteko eremu bihurtu da. FEVEko lehengo trenbidea ixten duen hormigoizko horma landarez eta egurrezko materialez estali da.

Beste datu batzuk

FEVEko estalkia urbanizatzeko LED argiko 135 puntu jarri dira (horietariko batzuk argi bat gehiago dutenak), eta 1.800 metro koadro belar eta 50 zuhaitz landatu.

Proiektu honen prestaketan auzokoek parte hartu dute. Guztira, 11 bilera egin dituzte. Horietan, parte-hartze bidezko prozesuaren laneko metodologia zehaztu eta adostu zuten. Espazioen funtzionalitateak zehazten ibili ziren Basurtu eta Errekalde auzoetako elkarteen eta auzokoen ordezkariek osatutako lan-talde batekin. Azkenik, berezitasun zehatzak dituzten eremu jakin batzuk definitzeko -hala nola Jardin Txikerra eta Mala Estrata-, aparteko lana egin da ingurune bi horietako auzokoekin haien beharrizanak asebetetzeko asmoz.

Buru-belarri lanean ari den Lanegia langabetuen Asanbladaren kolaborazioa nabarmendu behar da, obretan auzoko langabetuak sartu zirelako.

Basurtu eta Errekalde hurbilago

Sabino Arana kalearen eraberritze integralari begira, batetik, eta FEVEren linearen estalkia Elexabarritik Gordonizeraino urbanizatzeak 62.500 metro karratuko aukera-espazioa sortu dute eta materia sukoien eraikina zena izango da alde horretako trakzio-elementua.

Obra, oro har, ikuspegi urbano globaletik sortu da, Errekalde eta Basurtu auzoak erdialdearekin lotzeko eta oinezkoentzako lekua irabazteko asmoz, berdeguneak eta oinezkoentzakoak konbinatuta, irisgarritasuna hobetuta eta bertako trafikoarentzako kaleekin.

Sabino Arana etorbidearen urbanizazio integrala egiteko eta trenbidea Errekalderaino lurpetik bideratzeko, Bilboko Udalak 8,7 milioi euroko inbertsioa egin du.

Lan horiek Auzoetako Bihotzak programaren barruan daude eta uriko merkataritza jarduera, jarduera ekonomikoa, soziala eta kulturala suspertzea dute helburu.

Auzoko Bihotzak

Auzoko Bihotzak Bilboko Udalaren proiektua da, erdialdeko jarduera eta lehiakortasun ekonomikoa auzoetara eramatea duena helburu, euren identitatea errespetatuta eta indartuta. Auzoko Bihotzak proiektuak auzo bakoitzera eroan nahi ditu Bilboko erdialdeak dituen aukera berberak, aldi berean hiriaren mesederako izango den Auzoak-Erdialdea sarean sartuta.