Nafarroa kalean Bilboko Metroko egoitza nagusiaren aurrean protesta-elkarretaratzea egingo dute bihar, asteazkena, eguerdian. Batik bat, jaiegun eta jende asko dabilen egun berezietan segurtasun langile gehiagoren presentzia eskatuko dute Bilboko Metroko langileek zuzendaritzaren aurrean. Epe laburrean zuzendaritzarekin batzartzekoak dira Prosegur Bizkaiako ordezkariak segurtasun neurriei buruz hitz egiteko, abenduaren 25 goizeko erasoaren ondoren.
Ertzaintza erasotzaileen bila ari da eta horretarako metroko segurtasun kameren irudiak aztertzen ari da.
Bi zaindariek bajan jarraitzen dute, erasoaren ondorioz.
[2016-12-26] Metroko bi zaindariri Eguberri-egunean eginiko erasoa ikertzen ari da Ertzaintza