Minbizia duten haurrei laguntzeko jaialdi solidarioa antolatu du Berreginen Museoak

uriola.eus 2016ko abe. 30a, 09:13

El Hombre del Tiempo taldearen kontzertuarekin zuzeneko musikaz gozatzeko eta chillout batean atseden hartzeko aukera izango da, baita sushia dastatzeko ere. Sarrerarekin, 10 euro, lortutako irabaziak Juegaterapia Fundazioari emango zaizkio.

Gozatzeko eta gozarazteko plan horietako bat da. Izan ere, Bilboko Berreginen Museoak jaialdi solidarioa antolatu du gaur, abenduak 30, 19:00etatik aurrera, minbiziaren aurka borrokan ari diren txikiei irribarrea ateratzeko. 

19:00etan DJ emanaldia izango da.

20:00etan Residence Irish Bandek joko du.

21:30ean El Hombre del Tiempo taldearen txanda izango da.

23:00etik aurrera DJ festari hasiera emango diote.

Infomazio gehiago: www.museoreproduccionesbilbao.org