Segurtasun Saileko iturrien arabera, 61 urteko Koldok "heriotz naturala" izan zuen. Etxegabea zen eta lo egin ohi zuen inguruan aurkitu zuten bere hilotza Maria Diaz Harokoaren kalean, 33. atariaren ondoan.
Gaur, Bilbon etxerik ez duen eta kalean bizi zen pertsona bat hiltzen den aldiro Beste Bi plataformak egiten duen deialdiari erantzunez, elkarretaratzea egingo dute 11:30ean Bizikidetza plazan. Koldo eta kalean hil diren gainerako pertsonak gogoratzeko omenaldi ekitaldia izango da.
"Bizkaiko herritar guztiak" gonbidatu dituzte bertan parte hartzera Beste Bi plataforma osatzen duten 23 elkarteek.
[2016-12-23] Etxegabe bat hilik aurkitu dute kalean
[2016-11-25] Etxerik gabeko pertsonei begiratu, ikusezin ez izateko