Beharra eta Hiru aurpegi mila emakume dira bi laburmetraien izenburuak. Emakumeentzat eta familientzat abiatutako gizarte bitartekotza zerbitzua erabiltzen duten sei emakumek eginak dira. Bideoetan "emakumeen gorputzek pairatzen duten indarkeria matxistaren eta kontsumoaren arteko lotura" aztertu dute, zaintza eta estetika arloak, hain zuzen ere.
Bilboko elkarteak eta SETEM Hego Haizea GKEk batera abiatutako eta Topatu-k dinamizatutako prozesu batean sortu dituzte bi laburmetraiak. SETEMek aurreko otsailean plazaratu zuen Indarkeria kontsumitzen dugu? azterlana abiapuntua hartuta, "kontsumoan, ekoizpenean eta genero estereotipoetan oinarritutako desberdinkerietan agertzen den indarkeria matxista sinbolikoaz" hausnartzen hasi zuten prozesu kolektibo hori sei emakumek. Ondoren, laburmetraien gidoia, grabaketa eta edizioa definitu zuten, geroago, abenduaren 19an, Margotuk Zorrotza auzoan daukan egoitzan aurkeztu arte.