Aurtengo kabalgatak Vodafone eta Fusion Dantza Modernoaren Eskolaren laguntza izango du eta Bilbora negua, hotza eta elurra ekarriko ditu, hau da, Gabonak eta Errege Magoen helduera gogorarazten dizkiguten elementuak. Koloreak, opariak eta abestiak segizioaren protagonistak izango dira eta Kale Nagusira hurbiltzen diren pertsonek elurraren fantaziaz eta konfetiez, ametsetako printzesa eta efektu bisualez disfrutatuko dute.
Errege-segizioa
Segizio errealak hamar karroza, suhailtzaileen kamioi bi, zortzi animazio-talde, zuzeneko musika eta zazpi garbitzaile izango ditu.
Guztira, 400 pertsona baino gehiagok parte hartuko dute kabalgatan, aktore, teknikari, boluntario, segurtasun-langile, antolaketa eta udal-organismoen menpe dauden garbiketa, suhiltzaile eta udaltzainen artean.
Segizioaren aurretik "izarren zaindariak" egongo diraa, bataloi berezi bat non espazioa ikuspuntu ezberdin batetik transformatzen den: airea. Salvador Daliren amets eralgietan inspiratutako agertokiarekin, publikoak buru gainetik ibiliko diren animalia fantastikoez gozatuko du. Bere originaltasunagatik harrituko duen abangoardiako ikuskizuna izango da hau.
Hauen atzetik, Errege Magoak Bilbora heltzera laguntzen duen Ekialdeko Izar Handia helduko da. Estela luzeko led argiak izango dituen distira eta publikoari zuzendutako argiztapen robotikoa.
Jarraian, Posta Express Zerbitzuak umeen gutun guztiak kudeatuko ditu. Jasotzeko bi unitate izango dira jaso eta bidaltzeko unea bizkortzeko. Hamabi postari errealek erloju kontrako lana egin beharko dute ume guztiek euren gutuna bidaltzeko. Jarraian, oparien biltegia lanean egongo da bilboko ume guztiek eskatutakoa prestatzen.
Ondoren berunezko soldadutxoek koreografia dibertigarri bat egingo dute bertaratutako pertsonak animatuz. Gero, pertsonaia famatuenetarikoen laguntza izango duen jostailuen karroza joango da. Hala nola, Pikachu edota Monster High.
Jarraian, Fusion Street doa. Kolorez beteriko karroza berria. Lehioetatik muppets-ek girotuko dute karroza eta honen plataforman, dantza egingo da neguari bidea emanez.
Bertaratutakoek Bilborako espresuki sortu den 'Ice Dance' ikuskizunaz disfrutatuko dute argi eta soinu berezia izango duen dantza akrobatikoarekin. Honen ondoren, negu magikoa zuzenean abestuko duen abeslaria egongo da eta beste hainbat ezustekoekin helduko da.
Ikuskizun honen ondoren, Meltxor, Gaspar eta Baltasar Erregeen unea izango da. Aulki birakarietan agertuko dira Kale Nagusira hurbiltzen diren familia guztiei agurtzeko.
Azkenik, segurtasun arrazoiak direla eta, Gozokien Lantegiaren karrozaren txanda izango da. Gluten gabeko 3,5 tona gozoki eta konfeti biodegradagarrien 15 kilo jaurtiko ditu potentzia handiko turbinen bidez.
Ikuskizuna, Bilboko hondakinak garbituko dituzten zazpi garbitzailekin eta Udaleko garbiketa taldearekin amaituko da.
Kabalgataren ibilbidea
• 18:00etan Bihotz Sakratutik irteera
• 18:30etan gutxi gora behera Moyua Plazara helduko da
• 19:00etan Plaza Biribiletik igaroko da
• 19:30etan udaletxera helduko da
Udaleko eraikin nagusian, Juan Mari Aburto alkateak Ekialdeko Errege Magoak hartuko ditu eta ondoren, euren ohiko mezua eskainiko dute balkoitik. 20:10 aldera, umeak hartuko dituzte eta gau magiko horretarako haurrek dituzten eskaerak jasoko dituzte.
Trafiko aldaketak
Lehen trafiko-etenak 15:00etatik aurrera egingo dira, orduantxe moztuko baita Kale Nagusiaren zati bat, Jesusen Bihotza Plazatik Maria Diaz Haroko kaleraino, karrozak muntatu ahal izateko.
17:30etatik 20:30etara bitartean, gutxi gorabehera, karrozak igaroko diren kaleak moztuz joango dira pixkanaka-pixkanaka, baita zeharkako kaleak ere. Kabalgata igaro ahala, kale hauetako trafikoa normaldu egingo da.
Kontua da kabalgataren amaiera bat datorrela Athletic-Bartzelona futbol-partidaren hasierarekin, 21:15ean hain zuzen, eta, hortaz, arratsaldean hirira etorri nahi dutenei garraio publikoa erabiltzea gomendatzen zaie, bereziki trena edo metroa.
Garraio publikoan eragindako aldaketak
Erregeen Kabalgata egiten den bitartean, tranbia eta Bilbobuseko zenbait linea zerbitzurik gabe egongo dira, baina Kabalgatak uzten duen heinean, apurka-apurka ohiko ibilbideak berriro erabiliko dira.
Garbiketa-lanak
Aurreko urteetan bezala, Udalaren garbiketa-zerbitzu berezian 25 langile eta 16 baliabide tekniko egongo dira lanean; tresna hauek erabiliko dituzte: atzetik kargatzeko bilgailu bat, espaloiak garbitzeko zortzi makina eta pick-up motako ibilgailu bi. Horrela, Bilboko erdialdeko kale nagusiak Erregeen Kabalgata igaro eta gero ohiko itxura berreskuratzeaz arduratuko dira.
Udaltzaingoaren operatiboa
Bestalde, Udaltzaingoak trafikoa antolatzearen ardura edukiko du ekitaldi honetan. Segurtasun Sailak 80 agentez osaturiko operatiboa antolatu du. Ekitaldia ospatzen den bitartean, Udaltzaingoa izango da ibilgailuen zirkulazioa eta Erregeen Kabalgataren ibilbidea zuzendu eta babesteko arduraduna udaletxera bidean.
Gainera, urtarrilaren 5eko arratsaldean eta gauean agenteek segurtasunaren zaintza eta kontrol lanak burutuko dituzte, jende-pilaketak aurreikusteari begira. Patruilak hirian ibiliko dira, batik bat, Kale Nagusiaren inguruneetan, kabalgata ikusi eta Gabonetako erosketak egiteko jende ugari joatea espero delako.
Arratsalde horretan, Udaltzaingoak murrizketak ere egingo ditu San Mames inguruan, Athletic Club – FC Bartzelona futbol-partida baino ordu erdi lehenago hasi eta partida amaitu eta ordu erdi geroago bukatzeko.
Horregatik gomendatzen da garraio pribatua ez erabiltzeko hirian urtarrilaren 5eko arratsaldean, ibilgailuen zirkulazioa korapilatsua izango da eta.